Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Ikusi eta egin

Las Roscasko zirkuitoa

Senderismoa

Multimedia

Las Roscasko zirkuitoa
Las Roscasko zirkuitoa - Sedero circuito de Las Roscas
icono pie de fotoSedero circuito de Las Roscas
Video Circuito de las Roscas

Eguraldia

No te pierdas los senderos imprescindibles de Navarra.

Ibilbide hau Alhama ibaiaren ibarraren eta forma bitxiak osatzen dituzten konglomeratuez osatutako Las Roscas mendigune bereziaren inguruan egingo dugu.

Zirkuitua Fiterotik Cascante eta Valverderaino doazen errepideen bidegurutzetik abiatzen da. Valverdera doana hartuko dugu, eta Alhama ibaiaren ibarrean barneratzen den nekazaritza-bide batetik jarraituko dugu berehala.

Bécquerren elezahar baten lekua den "mairuaren kobazuloaren" eta Nafarroan egoerarik onenean dauden elurzuloetako baten ondotik igaroko gara. Gora egin ahala, Tudejen gaztelu arabiarraren aztarnak gordetzen dituen muino bat ikusiko dugu ezkerrean.

Bideak lepo bateraino jarraitzen du. Bertatik, konglomeratuen formazio harkaiztsu berezi batzuk ikusiko ditugu, Las Roscas izenekoak. Ibilbideko elementurik erakargarrienak dira. Harkaitzen hormetan sarguneak eta irtenguneak utzi dituen higadurak ikuskizun geomorfologiko paregabe bat oparituko digu. Azkenik, Blancaresko sakanetik errepidera itzuliko gara.

Nola iritsi eta mugitu

Hasiera: el Sendero comienza en el cruce de carreteras de Fitero a Cascante y Valverde.

Bukaera: cruce de carretras de Fitero a Cascante y Valverde.

Bide mota: Errepidea, Lurrezkoa

Forma: Biribila

Zerbitzuak

  • Aparkalekua
  • Informazio-gunea
  • Informazio-panela

Oharrak

  • Duración aproximada: 2 horas y 30 minutos.
  • Temporada recomendable: todo el año. No obstante, al no contar con sombras en el recorrido, se recomienda evitar las horas de calor intenso.
  • Descarga los tracks de los senderos imprescindibles de Navarra

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa