
Irati ibaiaren ertzeko ibilbide eder honek
San Roman ermitaraino eramango gaitu. Ermita horretan, beaumontarrek eta agramontarrek bake-hitzarmena sinatu zuten 1479. urtean.
Ibilbidea Irati ibaiko bidearen lehen fasea da, eta
Agoitzen du abiapuntua, Erdi Aroan egindako Auzolako zubian, hain zuzen ere. Zubia Nafarroako ederrenetako bat da. Bideak San Roman ermitaraino eramango gaitu. Ermita sinplea da, baina balio historiko handikoa. Ondoren, pinu-baso batean sartuko gara Agoizko elurzuloarekin topo egin arte. Bertan, inguruko mendietako elurra metatu eta trinkotu egiten zuten neguan, izotz bihurtzeko eta bertan elikagaiak kontserbatzeko.
Ondoren, Irati ibaiaren gaineko begiratokira joango gara, eta antzinako Ekaiko zerrategia ikusi ahal izango dugu bertatik. XX. mendearen hasierako industria-eraikinen multzo bat da. Atzera egingo dugu berriz bide beretik, eta Erdi Aroko zubira iritsi baino 400 metro lehenago, ibaiaren gaineko pasabidea zeharkatu eta errotaraino joango gara. Garai batean, ehotzeaz gain, argi elektrikoz hornitzen zuen hiribildua.
Hasiera: Aoiz, junto al Ayuntamiento
Bukaera: Aoiz, junto al Ayuntamiento
Bide mota: Lurrezkoa, Porlana
Forma: Lineala, joan-etorria