Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Ikusi eta egin

Basajaunberroko basoa

Camino de Santiago
Senderismoa

Multimedia

Basajaunberroko basoa
Basajaunberroko basoa - Sendero bosque de Basajaunberro
icono pie de fotoSendero bosque de Basajaunberro

Eguraldia

No te pierdas los senderos imprescindibles de Navarra.

Oso ibilaldi erraza da, zuhaitz eta belardien artean sigi-saga egiten duena eta Donejakue Bideko tarte batetik itzultzen dena. Izenaren jatorria euskal mitologiako Basajauna da.

Mendi-ibili hau Kolegiataren atzealdeko aparkalekutik abiatzen da, eta, lehen zatian, baso-pista batek pagoz eta haritz bitxiz (El Lancero izenekoa, adibidez) osatutako baso batean zehar eramango gaitu. Belardien ondotik jarraituko dugu Nafarroako Gobernuaren finka esperimentaleraino, eta baliteke abereak bazkatzen ikustea.

Bertan, zolatutako pista bat hasten da, eta errepideraino eramango gaitu. Errepidea zeharkatu, eta Donejakue bidea hartuko dugu kontrako noranzkoan, Orreagarantz. Bidean, pagoak, haritzak, konifero batzuk eta gorostiak ikusiko ditugu. Diotenez, inguru hauetan akelarreak egiten ziren. Horregatik, Nafarroako Sorginkeriaren Ibilbidean sartuta dago ibilbidea.

Ba al zenekien...?

Este recorrido recorre un tramo del Camino de Santiago.

Nola iritsi eta mugitu

Hasiera: aparcamiento de Orreaga/Roncesvalles

 

Bukaera: aparcamiento de Orreaga/Roncesvalles

 

Bide mota: Errepidea, Hartxintxarra, Lurrezkoa

Forma: Biribila

GPS koordenadak: X636980, Y4763172, Z944

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa