Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Ikusi eta egin

Saien balkoia

Birding klubari atxikiak
Senderismoa

Multimedia

Saien balkoia
Saien balkoia - Sendero balcón de los buitres
icono pie de fotoSendero balcón de los buitres

Eguraldia

No te pierdas los senderos imprescindibles de Navarra.

Mendi-ibili eder honek garai batean Donostia eta Iruñea lotzen zituen Plazaolako trenaren bidea ekarriko digu gogora, eta Bi Ahizpetan bizi diren sai arreen hegaldiak ikusteko aukera emango digu punturik garaienean.

Iruñeko arroaren eta mendiaren artean doan ibilbide zirkular honek Bi Ahizpetako mendi-hegalak zeharkatzen ditu, eta Larraun ibaiaren higadurak eragindako paisaia natural bikaina eskainiko digu. Ibilaldia Irurtzunen hasiko dugu, hilerriaren inguruan. Bertan, informazio-panel bat ikusiko dugu.

Ergako Trinitatearen ermitara doan bide batetik igaroko gara, baina ezkerrerantz eramango gaituzten argibideei jarraituko diegu harizti batean sartzen den bidexka batetik, Allegaingo tontorrera iritsi arte. Begiratoki horrek Irurtzungo ikuspegi bikainak eskainiko dizkigu. Bide nagusira itzuli, eta Saien Balkoira iritsiko gara. Bertatik, Sakanako korridore osoa eta hegazti bitxi horiek ikusi ahal izango ditugu. Jaisteko, bidexka batek sigi-saga egiten du Orazuloko basoan zehar, Bi Ahizpetara iritsi arte. Antzinako trenaren bidetik itzuliko gara, eta tunel bat zeharkatuko dugu Irurtzunera itzuli baino lehen.

Nola iritsi eta mugitu

Hasiera: Irurtzun, en la explanada de la desaparecida estación del ferrocarril Plazaola, cerca del cementerio, a 50 metros del casco urbano.

Bukaera: Irurtzun, en la explanada de la desaparecida estación del ferrocarril Plazaola.

Bide mota: Bestelakoa, Errepidea, Lurrezkoa

Forma: Biribila

GPS koordenadak: UTM 30 T 595883 - 4752650

Zerbitzuak

  • Baliabide turistikoak
  • Informazio-panela
  • Seinaleak
  • Taberna

Oharrak

  • Temporada del año recomendable: todo el año. Se aconseja el uso de botas o calzado cómodo y prismáticos.
  • Duración aproximada: 1h 45 minutos.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa