Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Ikusi eta egin

Trikuharrien ibilbidea

Senderismoa

Multimedia

Trikuharrien ibilbidea
Trikuharrien ibilbidea
Trikuharrien ibilbidea
Trikuharrien ibilbidea - Sendero de los dólmenes
icono pie de fotoSendero de los dólmenes

Eguraldia

No te pierdas los senderos imprescindibles de Navarra.

Mendi-ibili hau interes paisajistiko, naturalistiko eta historiko-kultural handikoa da, eta hamar trikuharriren aztarnak ikusteko eta, interpretazio-panelen bitartez, basoko hainbat alderdi ezagutzeko aukera emango digu.

Ibilbidea kanpinetik abiatzen da, luzera txikiagoko beste ibilbide balizatu batzuekin batera. Sakana iparraldetik mugatzen duten mendi-hegaletako pago eta haritzen artetik ibiliko gara hasieran. Eskuinera pista bat hartu, Iraigorri errekako zubia zeharkatu eta San Adrian ermitara iritsiko gara. Handik, Beitzetako trikuharriraino joango gara bidexka batetik.

Bidea ez dago ongi zehaztuta batzuetan, eta Iruiturrieta, Jentilzulo eta Bentatxarko trikuharrietara eramango gaitu Irumugarrietako gainara iritsi baino lehen. Gainak Gipuzkoaren ikuspegi ederrak eskaintzen ditu. Oraindik Zelatamuno, Mintegitxuta eta Txaradigorriko trikuharriak geratuko zaizkigu bidegurutze batera iritsi aurretik. Bertan, ezkerrera egingo dugu eta Fagamendi eta Maitzegurko trikuharrietara iritsiko gara. Bertatik, behera egiten hasiko gara sigi-saga. Aldapa gero eta gogorragoa da. Distantzia, desnibela eta bide mota kontuan hartuta, sasoi oneko eta ongi ekipatutako mendizaleentzat baino ez dugu gomendatzen.

Ba al zenekien...?

Parte del trazado coincide al inicio y al final con la "Ruta de los Dólmenes - Recorrido Corto", y en su tramo alto con la GR 12 y la GR 121 "Vuelta a Gipuzkoa".

Nola iritsi eta mugitu

Hasiera: Camping Etxarri-Aranatz

Bukaera: Camping Etxarri-Aranatz

Bide mota: Lurrezkoa

Forma: Biribila

GPS koordenadak: UTM: 30 T 575292 - 4751559

Zerbitzuak

  • Aparkalekua
  • Informazio-panela
  • Seinaleak
  • Taberna

Oharrak

  • Duración aproximada: 4h 45'
  • En época de lluvias, se recomienda el uso de botas por el encharcamiento del terreno.
  • Descarga los tracks de los senderos imprescindibles de Navarra.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa