Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Ikusi eta egin

Leurtzako Basoa

Senderismoa

Multimedia

Leurtzako Basoa
Leurtzako Basoa
Leurtzako Basoa
Leurtzako Basoa - Sendero Embalses de Leurtza
icono pie de fotoSendero Embalses de Leurtza

Eguraldia

No te pierdas los senderos imprescindibles de Navarra.

Urrotz eta Beintza-Labaiengo udalerrien artean, ezusteko atsegin bat dago gordeta: Leurtzako urtegiak. Aisiako Natura Eremu deklaratu dituzte, eta oso balio ekologiko handia dute. Gainera, lasaitasuna eta ametsezko paisaiak dituzte ezaugarri bereizgarri.

Mendi-ibili zirkular eder hau informaziogunean hasiko dugu, Urroztik 5 km-ra. Ibilbideak Leurtza errekaren arroa inguratzen du, eta uraren eta pagadien arteko kontrasteaz gozatzeko aukera emango digu. Habitat aproposa da baso-igel gorriarentzat.

Goiko urtegiko dikea zeharkatu ondoren, antzinako Eltzaburuko galtzadaren tarte batzuk ikusteko aukera emango digun bide bat hartu beharko dugu. Ondoren, Zumardenako lepora iritsiko gara, Erlaingo gurutzetik hurbil.
 
GR12 bidetik Belaterantz jarraitzen badugu, Pittortzar trikuharria ikusi ahal izango dugu. Zumardenara itzuli ondoren, tarte lau batetik jarraituko dugu Uztakortako leporaino, eta usategi batzuk ikusi ahal izango ditugu. GR12 bidea utzi, eta Soratxipi mendian ekialdera ematen duen hegalean zehar, Ezkalarreko lepora iritsiko gara. Bertatik, ibilbideak behera egiten du abiapuntura itzuli arte.

Ba al zenekien...?

En 1996 los embalses fueron declarados Área Natural Recreativa, con el fin de preservar sus valores ecológicos, compatibles con un uso recreativo racional.

Nola iritsi eta mugitu

Hasiera: Área recreativa de Leurtza, junto al Punto de Información.

Bukaera: Área recreativa de Leurtza, junto al Punto de Información.

Bide mota: Lurrezkoa

Forma: Biribila

GPS koordenadak:  43°04'18.82" N 1°42'55.06" O

Zerbitzuak

  • Aparkalekua
  • Askaldegi
  • Baliabide turistikoak
  • Informazio-gunea
  • Informazio-panela
  • Iturria
  • Komun publikoak
  • Seinaleak

Oharrak

  • Temporada del año recomendable: de primavera a otoño. Se aconseja el uso de calzado cómodo.
  • Duración aproximada: 2h 30 minutos.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria URROZ
  • Zonaldea Pirinioak
  • Esteka interesgarriak
  • Bidexka tematikoa Antzinako kulturak, Ibai edo iturburuen ingurukoa, Naturalistikoa
  • Luzera 9,7
  • Zailtasuna Behe
  • Desnibela 390 m