Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu. KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Hemen aurkituko dituzu ezagutu beharreko leku guztiak, eta, era berean, jarduera eta esperientzia batzuei buruzko zenbait iradokizun ere bai, Nafarroaz ahalik eta gehiena goza dezazun.
Etxauriko mendatean, 840 metroko altueran, errepidearen ondoko mahai panoramiko batek inguruko paisaia ederraren berri ematen digu: Iruñerria, Sarbil mendiko haitzak eta Erreniega mendia. Egun argietan Pirinioetako mendien silueta sumatzen da, baita hurbilagokoena ere: Arangoiti, Izaga, Elomendi, eta abar; gainera, Arga ibaia ikusten dugu gure oinetan, zereala, mahatsak eta gereziak -bertakoak ospe handikoak dira- landatutako soroak ureztatzen.
Etxauri ibarra osatzen duten 8 herrietako jauregiak eta armarridun etxeak ikusten ibiltzeaz gain, eskalada gustuko dutenek paradisua dute hemen, maila guztietako 700 eskalada-bide baino gehiago baitaude Etxauriko paretetan.