Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu. KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Hemen aurkituko dituzu ezagutu beharreko leku guztiak, eta, era berean, jarduera eta esperientzia batzuei buruzko zenbait iradokizun ere bai, Nafarroaz ahalik eta gehiena goza dezazun.
Información de lugares de interés de la zona en castellano y en euskera.
Araxes eta Malloen gaineko behatoki ikusgarria, Azpirotzko atseden-eremuan dagoena, Lekunberri herritik 2 kilometrora besterik ez. Ikuspegiaz gainera, eremuan lorategia, altzariak eta paperontziak daude.
Autobiatik hurbil badago ere, bisitariak atsedenaldi paregabe batez gozatzen ahal du bertan. Erraza da balkoi horretara joan eta mahai panoramikoaren laguntzaz bertako paisaia ikustea urteko edozein garaitan; nolanahi ere, gomendatzen da ahalmen urriko pertsonak lagunduta joatea, aldapatxo harritsu bat baitago bertan.
zpirozko atseden-lekuan dago (A-15 autobiako 131. kilometroan), Iruñerako noranzkoan (norabide horretan joan behar da behatokira sartzeko) dagoen Azpirotz tunela pasa eta berehala.
Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da