Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Ikusi eta egin

Monreal Dorrea

Gazteluak/Jauregiak

Multimedia

Monreal Dorrea

Eguraldia


Monreal dorrea Tutera hiriko hego-mendebalean dagoen talaia baten gainean eraiki zen defentsa-dorre bat da. XIII. mendean eraiki zen ingurua zelatatzeko asmotan, nahiz eta egungo itxura harrezkero egin diren berreraikitzeen ondorio den.

Adreiluzko eraikin hexagonal bat da, eta Erdi Aroko ezaugarria den aztarna bakarra bertan kokatzen da, uraska, gero edan ahal izateko euriaren ura bildu behar zuen lur azpiko depositu bat.

Egin den azkeneko berritzeak Nafarroako lehenbiziko ganbera iluna bihurtu du eta bertan ere Erribera aldeko hirian elkarrekin bizi izan diren kulturen gaineko informazio-panelak dituen interpretazio zentroa dago: judua, musulmana eta kristaua.

Historiako lehen ganbera Aristotelesek pentsatu zuen, eta honelaxe esan haren inguruan: "Argia alde guztietatik itxita dagoen gela batean eginiko zulo txiki batetik pasarazten da. Zuloaren aurreko paretan, kanpoan zuloaren aurrean dagoenaren irudia ikusi ahal izanen da".

Honela, 360 gradutan biratzen duen gailu batek Monreal dorrearen kanpoaldeko irudia hartzen du denbora errealean, eta hau ganbera ilunaren barnean proiektatzen da. Gainera, saio bakoitzean, gutxi gorabehera hogei minutu dirauena, hiriaren inguruko historiaren, eboluzioaren zein bitxikerien sekretuak agerian gelditzen dira. Bisitariari Tutera modu berezi batez deskubritzeko parada eskainiko dion ideia arras orijinala.

Ba al zenekien...?

Se trata de la primera cámara oscura de Navarra.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria TUDELA
  • Zonaldea Erribera
  • Helbidea Calle Torre Monreal, s/n
  • Esteka interesgarriak
  • Telefonoa 948848058
  • Estiloa Gotikoa, Beste batzuk