Mila metro inguruko gailurrek itxuratzen dute
Baztan ibarra, mendi-magaletatik barreiatutako baserri eta borden hondoa ezin hobea direnek. Patxadan daude haietan abereak. Inguru osoko ikuspegirik hoberena Baztango behatokian dago,
Ziga herrian. Otsondoko mendatetik ere (600 m.) bista zoragarriak daude, kostalderaino hedatzen den isurialdea ikusten baita handik. Eskuinean dagoen errepide txikia hartuta, Gorramendi gailurrera iristen da, eta handik ikusten dena ere eder-ederra da.
Bistak gozatuta, komenio da behera jaistea eta ibarrean barna ibiltzea, ñabardura eta erakargarritasun guztiak ezagutzeko. Historiak arrastoa utzi du ibarreko bazter guztietan. Izpegiko trikuharriak edo Erratzu-Aldude aldeko megalitoak historiaurreko herrixketaz mintzo zaizkigu. Behe Erdi Aroko mugaldeko gatazkek dorre-gotorleku aunitz utzi dizkigute, bai eta leinu-etxe asko ere. Hona hemen nabarmenenak, berezitasun handikoak baitira:
Jauregizar, Arraiozen;
Urtsuatarren jauregi-gotorlekua, Arizkunen; Elbeteko bi leinu-etxeak (
Jarola eta
AskoaArizkunenea> jauregia (kultur etxea egun) zein
Puriosenea etxea.
Donejakue Bidea ere ibarreko beste ezaugarrietako bat da, bertatik igarotzen baita. Baionatik (Frantzia) zetozen erromesek Mendebaldeko Pirinioak Dantxarineatik igaro eta ibarrean barna sartzen ziren. Azpilkuetako Santiago ermita edo Elizondoko erromesendako ospitalea dira, besteak beste, garai horien lekuko mutuak. Monumentaltasuna, horra Baztango erlijio artearen ezaugarri nagusia eta, era berean, badira balio handiko zenbait lan, esate baterako: Zigako San Lorentzo eliza, XVI. mendekoa, estiloaren aldetik herreriano goiztiarra.
Ibarrean, nahastu egiten dira kondairak eta pertsonaia mitologikoak eta benetakoak, misterio-kutsua badute ere azken horiek.
Agoteak dira, jatorri ezezaguneko etnia. Ezagutzeko,
Arizkunera joan behar dute bisitariek
Xabier Santxotenaren eskultura parkea.
Senderismoa da
Pirinioetako ibar honen erakargarritasunetako bat. Hona aukera batzuk:
Abartan, 12,60 kilometroko ibilbidea, Zigatik abiatzen dena eta milaka urteko artzain-kulturaren erakusgarri dena; eta bertako erreka batek ur-jauzi ikusgarria egiten duen tokiraino doana (
Xorroxin ur-jauzia), landaredi nagusi.
Folklore ondare oparoa du Baztanek, bizirik iraun baitute aspaldi-aspaldiko ohiturek. Izan ere, jende gehiena euskaraz mintzatzen da, eta hortxe daude musika tresnak (
txalaparta kasu) eta
txistu eta danbolinaren soinuaren ariora egiten diren dantzak. Jai bilakatutako tradizioak egun: azienda feriak, inauteriak, pilota txapelketak edo adiskidantzazko bilerak (
Baztandarren Biltzarra, esaterako, uztailean egiten dena).
Gozozaleek ere maiteko dute ibarra. Izan ere, Nafarroan hurrarekin egiten diren txokolate guztien artean
Elizondokoa da onena. Usainak sentimen guztiak hordituko ditu kaletik zabiltzala. Zu ere tentaldian eroriko zara.
Baztan ibarretik hurbileko inguruak ezagutzeko gomendatutako ibilaldia.