Errege Bardearen Natur Parkea paisaia erdi esteparioa da, milioika urtean zizelkatua higaduraren ondorioz.
Pirinioetako gailurretatik soilik 70 kilometrora dago, eta Erriberako hiriburutik
Tutera oso hurbil. Hiru eremutan banatzen da, honako hauetan, hain zuzen ere, iparraldetik hegoaldera:
Plano, nekazaritza lurreko eremua, muino leunenak dituena;
Bardea Zuria, argazkietan gehien ateratzen dena eta bisitatuena -bertan daude formazio nagusiak,
Castildetierra eta
Pisquerra, esaterako-. Eremu horretan ere tiro poligono bat dago eta, horregatik, hegazkin militarrak dabiltza; eta, azkenik,
Bardea Beltza -bertan lurraldea iluntzen da eta inguruko baso bakarrak daude, aleppo pinuz eta sasiz osatuak-.
Behin parkean egonda,
behatoki paregabeak daude eremu batzuen eta besteen arteko desberdintasunak antzemateko.
Aguilares gainetik Bardea Zuriaren ikuspegi zabalena ikusten da.
Pilatoren Balkoia hegazti harrapariak ikusteko behatoki paregabea da. Gune goratuak dira horiek, lurralde horretako aberastasunaren ikuspegi zabalak eskaintzen dituztenak; izan ere, bertan hiru
erreserba natural daude: B>Eguarasko Barrutia, benetako oasia lurraldearen iparraldean, Peñaflor gazteluaren aurriak gorde dituena;
Rincón del Bu izeneko parajea (Bardea Zuria), 460 hektareakoa, bere haitzebakietan hontz handia hazten da; eta
Caídas de la Negra Erreserba Naturala (Bardea Beltza), 1.926 hektarea ditu eta 270 metroko desnibelak ere bai.
Errege Bardearen Natur Parkean badira 700etik gora kilometro bide, pista eta ardibideetan, asko seinaleztatuta,
oinez edo txirrindulaz egiteko modukoak. Dena dela, komeni izaten da gidari espezializatuekin batera joatea lekune natural honetara etortzen den lehen aldian. Basamortu honetan galtzeko arriskua saihesteaz gainera, paisaia interpretatzeko aukera eskainiko dizu; izan ere, Penintsulako iparraldean egonik ere, Bardeako landareak eta animaliak
Afrikako basamortuari dagozkio eta, aspaldi-aspaldiko garaietan, krokodilo eta dortoken paradisua izan zen. Gaur egun, arranoak, saiak, hontzak, basoiloak, azeriak, basakatuak, katajinetak, anfibioak eta narrastiak izanen dituzu lagun sasiz, sisalloz, gatz-lautadez eta espartzudiz beteriko bazter horietan.
Zure kabuz joatea erabakitzen baduzu, arauak errespetatu, ez ibili sekula seinaleztatutako bideetatik kanpo, ez egin trabarik animaliei, eta ez hartu mineralik edo landaredirik. Baimen bereziak behar izanez gero, beharrezkoa da
Errege Bardeako Batzarrarekin harremanetan jartzea.
Muturreko tenperaturak eta lurraldeko ezaugarri bereziak direla-eta, ez joan Natur Parkera euria ari duen egunetan. Errege Bardeara joateko garai onena irailetik ekainera da. Izan ere,
irailaren 18an egiten baduzu, ez ezazu gal
"Sanmigelada" esaten zaion ekitaldia ikusteko aukera. Pirinioetako milaka eta milaka ardi Bardeara sartzen baitira El Pasotik, negua han emateko.
Gomendatutako ibilbidea Errege Bardearen inguru hurbila ezagutzeko.