Naturaren Interpretazio Zentro hori
Nafarroako Pirinioen erdi-erdian,
Erronkarin, dago, Turismoko Bulegoan, hain zuzen. Erronkari Julian Gayarre tenor ospetsuaren jaioterria da. Zentroak gizakiak ibarreko baliabideetan duen esku-hartzea eta bertako ekosistemen kontserbazioa aztertzen ditu. Adierazgarririk onena
Larra-Belaguako Natur Erreserba da.
Erronkariko Naturaren Interpretazio Zentroak hiru solairu ditu. Haietan, panelak, maketak, jolas elkarreragileak eta holograma bat (artzain batek Erronkariko mendietako bizimodua kontatzen du) daude eta, horiei esker,
Erronkaribarreko historia eta bilakaera hobe ulertuko ditugu.
Beheko solairua. Lurraldeko geografia, natura eta kulturari buruzko informazio orokorra, bai eta inguruko dokumentazio turistiko eta ingurumenezkoa ere. Beheko solairutik, ibarreko hegazti harrapari nagusien erreprodukzioak ikusten ahal ditugu.
Lehenengo solairua. Hemen ezagutuko dituzu natur ingurunearen ezaugarriak eta giza bizitza Erronkari ibarrean. Hartzaren bizitza, landare eta animalia adierazgarriak, almadien historia eta transhumantzia.
Bigarren solairua. Diaporama batek eta tresna zein lanabes tradizionalez osatutako erakusketa etnografiko batek
Erronkari ibarreko bizitza sakonago ezagutzen lagunduko dizute.