Zure egonaldian atseden hartzeko moduko leku baten bila zabiltza? Kontsultatu aukera guztiak eta kudeatu erreserba.
Hemen aurkituko dituzu ezagutu beharreko leku guztiak, eta, era berean, jarduera eta esperientzia batzuei buruzko zenbait iradokizun ere bai, Nafarroaz ahalik eta gehiena goza dezazun.
Lokalizatu zure errekurtsoa mapan eta aurkitu ordutegiak, prezioak, fitxak eta halakoak bilatzaileak erabiliz.
Galdetu diozu noizbait zure buruari nondik datorren etxean egunerokoan erabiltzen dugun gatz hori?
Iruñearen eta Lizarraren arteko erdibidean Jaitz dago, eta, han, zalantza guztiak argituko dizkizute Gironés eta Nuin Eraso gatzagetan; izan ere, iturburuko ura erabiliz gatza egiten duten gatzaga gutxienetako bi dira horiek. Haietan, gatz arrunta ateratzeko eta ekoizteko artisau-prozesu zaharraren sekretu guztien berri emanen dizute; izan ere, teknika hori erromatar garaian hasi zen.
Ibilbidean zehar, kontatuko digute mineral horrek zer ematen digun, nolako eragina duen gure osasunean, nola erabili helburu terapeutikoekin, eta abar. Bisitari akabera bikaina emateko, gatz batzuk dastatuko dira.
Gironés gatzagek BIO kalitate-ziurtagiria lortu dute; Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak ematen du, baina Europa guztian dago indarrean. Gatz hori ekologikoa eta bio-osasungarria da.
Nuin Eraso gatzagek -bertako lehen agiri idatzia 1492koa da- oinak garbitzeko bainuak eskaintzen dituzte, ur gazi naturalean.