Zure egonaldian atseden hartzeko moduko leku baten bila zabiltza? Kontsultatu aukera guztiak eta kudeatu erreserba.
Hemen aurkituko dituzu ezagutu beharreko leku guztiak, eta, era berean, jarduera eta esperientzia batzuei buruzko zenbait iradokizun ere bai, Nafarroaz ahalik eta gehiena goza dezazun.
Lokalizatu zure errekurtsoa mapan eta aurkitu ordutegiak, prezioak, fitxak eta halakoak bilatzaileak erabiliz.
Astean zeharreko estresa arintzeko, ba al dago bainuetxe batera joatea baino gauza hoberik? Askatu pilatutako tentsioa, deskonektatu eta deskubritu urak gure buruari eta gorputzari ekar diezazkiekeen onurak.
Nafarroako iparraldean, Elgorriagan, Europa osoko ur gazienak dituen bainuetxea aurkituko duzu. Itsaso hilean baino gehiago flotatuko duzu!
Eta hegoaldean, Fiteron, ehun urte baino gehiago dituen bainuetxea probatu ahal izango duzu; bi iturburutan azaleratzen den akuifero baten gainean dago, eta hango urak oso onuragarriak dira osasunerako.
Utzi zure burua mimatzen eta gozatu ongizate-egun batez. Berrituta utziko zaitu!