Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Ikusi eta egin

"778 Orreagako bataila" erakusketa-zentroa

Camino de Santiago
Erakusketa aretoak / Etnografikoa, Historikoa

Multimedia

icono pie de fotoExposición etnográfica de una cocina tradicional
icono pie de fotoCentro expositivo
icono pie de fotoExposición los Bolantes de Valcarlos
icono pie de fotoExposición "778. La Batalla de Valcarlos"

Eguraldia

Exposición etnográfica de una cocina tradicional Karlomagno eta bere tropak, Pirinioak igarotzen ari zirela, baskoiek garaitu zituzten 778. urtean Luzaide aldeko sakanetan. Porrotak eragin handia izan zuen eta Erdi Aroan hamaika aldiz abestu eta antzeztu zen. Une hartatik aurrera, gertaera horren kondairak eta mitoak ezagunak egin ziren Europa osoan zehar.

Ospatzeko eta ezagutzera emateko, Luzaiden, Donejakue bideak igarotzen duen Nafarroako lehenengo hiria izateagatik ezaguna den herrian, erakusketa-gune bat dago. Bertan azaltzen dira bataila horren inguruan egin diren azkeneko ikerketak.

Zentroan bertan, Turismo Informazio Gunea eta eduki etnografikoko beste bi erakusketa daude.
  • Luzaideko sukalde tradizionalaren birsorkuntza: garai batean erabiltzen ziren pieza eta tresnekin.
  • Luzaideko bolanten erakusketa: herriko inauterietako pertsonaien jantziak, Nafarroako Gobernuak Kultura-Intereseko Ondasun izendatuak.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da