Zure egonaldian atseden hartzeko moduko leku baten bila zabiltza? Kontsultatu aukera guztiak eta kudeatu erreserba.
Hemen aurkituko dituzu ezagutu beharreko leku guztiak, eta, era berean, jarduera eta esperientzia batzuei buruzko zenbait iradokizun ere bai, Nafarroaz ahalik eta gehiena goza dezazun.
Lokalizatu zure errekurtsoa mapan eta aurkitu ordutegiak, prezioak, fitxak eta halakoak bilatzaileak erabiliz.
Nafarroa hegaztien migrazio-bide europarretako batean dago kokatuta. Gainera, naturagune ugari ditu lurraldeak inguruan. Emaitza ikuskizun paregabe bat da.
Hegaztizalea bazara, eta haien berezko habitatean so egin nahi badiezu, aukera hauek guztiak dituzu gozagarri: Salobreko urtegiko eta Pitillasko aintzirako hegazti-behatokiak edo Arguedasko estazio biologikoa; zonako espezieak ezagutzeko eta nola bereizi jakiteko beharrezko informazio guztia emango dizute hiruetan.
Informazio zehatzagoa nahi baduzu, jar zaitez harremanetan Birding Nafarroa hegazti-klubarekin, zalantza guztiak argituko dizkizute eta. Edonola ere, esteka hauek kontsultatzea aholkatzen dizuegu, irteera ornitologikoa biribil-biribila izan dadin: