
Nafarroako Unibertsitateko campusaren ingurune naturalean altxatzen da museoa;
Rafael Moneok diseinatutakoa da, 11.000 m
2 ditu, eta bi bilduma daude ikusgai bertan: bata, arte-garaikideari buruzkoa; eta, bestea, argazki-bilduma bat.
María Josefa Huartek emandako arte-bilduman, berrogeita hamar bat pintura- eta eskultura-lan daude, besteak beste,
Picasso, Kandinski, Tàpies, Txillida eta Oteiza artista handiek eginak.
Argazki-bildumak XIX. mendetik egundaino egindako irudiak biltzen ditu, eta
José Ortiz-Echagüek emana da -XX. mendeko argazkilari espainiar onenetako bat-; era berean, zenbait artista garaikideren lanak eta dohaintzak ere ikusgai izanen dira, besteak beste, Víctor Méndez Pascual, Robert Hershkowitz eta Juan Naranjorenak.
Erakusketa-eremuez gainera, museoak arte eszenikoak eta biltzarrak egiteko beste gune batzuk ere baditu, bai eta 700 pertsonatik gora biltzeko moduko auditorio bat, erakusketa- eta proiekzio-aretoak, tailerrak, jatetxea, kafetegia eta denda ere.