Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu. KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Hemen aurkituko dituzu ezagutu beharreko leku guztiak, eta, era berean, jarduera eta esperientzia batzuei buruzko zenbait iradokizun ere bai, Nafarroaz ahalik eta gehiena goza dezazun.
Erdi Aroko herrixka, muino batean kokatua, defentsa-izaerakoa baita; 360º-ko ikuspegia eskaintzen du, eta bertatik Aragoi ibaia, Pirinioak, Mendi Behera, Zangoza eta Uxue aldea ikusten da. 30 pertsona inguru bizi badira ere, bertako gehienak ordoki batean eraikitako Galipentzu Berrira joan baitziren, asteburuetan eta udan herritar eta bisitari asko eta asko izaten dira han.
Panel batek azaltzen du bertako historia, eta hiri-bide bat egiteko aukera ere iragartzen digu, bertako leku interesgarriak ezagutzeko: zubi erromanikoa, gaztelu zaharraren hondakinak, San Salvador eliza eta bere kripta erromanikoa; hegaztien behatokia eta bertatik Aragoi ibaiaren gainean dagoen ikuspegi izugarria; eta Kaparreta Natur Erreserba, hegazti migratzaile askoren babeslekua.