Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu. KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Hemen aurkituko dituzu ezagutu beharreko leku guztiak, eta, era berean, jarduera eta esperientzia batzuei buruzko zenbait iradokizun ere bai, Nafarroaz ahalik eta gehiena goza dezazun.
Redingo bastoiaren gainean dago Iruñeko txoko ederrenetako bat; hiria inguratzen duen harresiaren erdialdea da eta modu gidatuan bisitatzen ahal da, Iruñeko gotorlekuak Gaztelu eta gotorlekuen bideanbaitaude.
Behatokia balkoi zabal-zabala da, eta bertatik 180º-ko erradioko horizontea ikusten ahal da, batez ere, Arga ibaia, Arrotxapea eta Txantrea auzoak, baita Ingurabideko pasealekua ere. Gaur egun jendea atsegin ibiltzeko moduko txokoa da, eta hiriko erdialdetik oso hurbil dagoenez, Iruñeko alde zaharra bisitatzeko aukera ere ematen du, esaterako entzierroko bidea ikusi eta inguruko tabernetan pintxoak eta ardo nafarrak probatzeko.