Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Ikusi eta egin

Pikatuako behatokia

Behatokiak

Multimedia

Pikatuako behatokia
Pikatuako behatokia
Pikatuako behatokia

Eguraldia


Errepidearen ondoan dago, eta ikuspegi ederra ikusten da inguruan: Iratiko Oihana, Abodi mendia, eta bi mila metrora heltzen den Pirinioetako lehen gailurra, Ori mendia. Udan, ardiak eta ahuntzak bazkatzen dira inguruan, eta neguan, Errege Bardeara joaten dira garai bateko zaraitzuarren abelbidetik barna. "Artilearen bidea" esaten zaio errepide horri, bertatik garai batean zaldiz eramaten baitzen material hori Europa aldera.
Paisaia interpretatzeko mahai panoramiko bat dago bertan. Udazkena da hura bisitatzeko garai onena, basoko kolore ugariengatik; dena den, udaberrian eta udan ere primerakoak dira larre berdeen eta baso sarriaren gaineko ikuspegiak. Neguan, Abodi mendiko forma leunak elurrak zurituta ageri dira, eta Irati-Abodi mendi gunea bertan denez, iraupen-eskia egiteko eta erraketen gainean ibiltzeko aukera dago.

Kokapena

Nola iritsi eta mugitu

NA-2011, PK 7

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da