Ibilbide zirkular honetan
Iribasko iturburuak bisitatzen dira: Aitzarreta, Ertzilla ibaiaren sorburua, eta Basakaitz,
Larraun ibaia sortzen den lekua.
Aparkalekua herrigunean dago eta handik elizarantz joanen gara eta, herria atzean utzirik, hegoalderantz joko dugu ur-biltegiaren ondotik doan pista laua hartzeko. 800 metrora, lehen bidegurutzean, eskuinean goiti doan pista hartu behar da eta, hurrengo bidegurutzean, ezkerreko bidea, Arotzenea bordara jaisten dena. Handik, hego-ekialdera hartuta, bada pista bat Aitzarretako iturbegiraino doana: hango behealdean sortzen dira ibaia eta ur-jauzia.
Itzulera: 200 bat metro atzera egin eta eskuinaldera joko dugu, Aiztondoko zelaietan barna, Ertzilla ibaiaren ondotik. Ibaibideak bira egiten du aitzinago, ezkerretara. Ibaiaren hondoan adarrak pilatzen direla ohartuko gara: Ertzillaren sarbegia da, ibaiak kilometro eskas bat egiten baitu eta hantxe desagertzen baita.
Ibilgu idorra zeharkatuko dugu, sarbegiak gainezka egitean Ertzillako urak sortua. Aldapa labur baten ondoren, pista bat hartuko dugu Lezegaldeko leizeraino: Ertzillako urak han murgiltzen dira uhaldi handiko egunetan gainezka egiten dutenean.
Hortik, ibilgu idorrari segituko diogu Uhantxoko ibarretik Basakaitzeraino, han dago-eta Larraun ibaiaren iturburua, ibai berriaren uren sorlekua. Gero, Iribaseraino joanen gara malda handiko bide batean goiti.
Hasiera: aparcamiento de Iribas
Bukaera: aparcamiento de Iribas
Bide mota: Lurrezkoa
Forma: Biribila
GPS koordenadak: 42.989085, -1.903803