Nafarroako UnibertsitateaNafarroako Urrezko Dominarekin 1997an saritua, Nafarroako Unibertsitatean 15.000 ikasle aritzen dira bana beste ikasturte bakoitzean, eskaintzen dituen 30 bat titulaziotan. Ikasle horietatik % 65 Nafarroatik kanpo datoz.
Iturrama auzo biziaren hegoaldean dago, eta bere campusa Sadar errekari jarraiki antolatua dago. Zabal-zabala da eta era askotako zuhaitzak ditu. Horregatik, hiriko berdegunerik nabarmenetakoa da. Bestalde, 37 hegazti espezie finko eta migratzaile bizi dira. 43.000tik gora zuhaitz eta zuhaixka ditu, besteak beste, espezie hauek: sekuoia, astigarra, otsalizarra, ezkiak, makal italiarrak, izeia, thuya, zedroa, sahatsa, Panpako belarra eta ginkgoa.
Multzo osoan badira hogeita hamarren bat eraikin campusean barreiatuak. Horien artean, Eraikin Nagusia nabarmendu behar da, zaharrena eta adierazgarriena baita; Errektoregoaren egoitza da eta bertan daude Areto Nagusia eta zerbitzu nagusiak. Linea klasiko eta soila dario. Barneko patio kristaldua eta solairu noblea azpimarratu behar dira. Bere jardinetan kokatzen da
Nafarroako Unibersitateko Museoa,
Rafael Moneok diseinatutakoa da, 11.000 m
2 ditu, eta bi bilduma daude ikusgai bertan: bata, arte-garaikideari buruzkoa; eta, bestea, argazki-bilduma bat. Hamabost minutuan behin, kanpoaldeko erlojuak
"Big Ben" erlojuaren doinua jotzen du.
Eraikin horretatik oso hurbil, aspaldiko beste eraikin bat dago: Humanitateen Liburutegia. Guztira 700.000 liburu baino gehiago. Azken buruan,
Espainiako unibertsitate bildumarik garrantzitsuenetakoa da.
Campusean, eraikin klasikoekin batera, berritzaileagoak ere badaude, azken urteotan eraikitako Gizarte Zientzien edo CIMA (Centro de Investigación Médica Aplicada) zentroaren eraikinak bezala. Azken hori Europako punta-puntako zentroen artean dago sendaketa zaileko gaixotasunen ikerketan.
Nafarroako Unibertsitate PublikoaNafarroako Unibertsitate Publikoko eraikinak era modernoan banaturik daude departamentuz departamentu saxoi estiloari jarraiki, ohiko fakultateen ordez. Hiri erdian dagoen Iruñeko Sarasate pasealeku ezagunaren imitazioa da Campusaren egitura, baita neurriei dagokienez ere. Horrela, liburutegiak -eraikin garrantzitsu eta adierazgarriena- Nafarroako Jauregiarena egiten du eta kontrako muturrean dagoen errektoregoak, berriz, Justizia jauregi zaharrarena, gaur egun Nafarroako Parlamentuaren egoitza.
Tartean, ezker-eskuin, departamentuen zazpi eraikinak ageri dira -horietako bakoitzak zuhaitz espezie baten izena duena-, bai eta tailerren eta laborategien eraikinak ere. Beste bi daude, barrutiaren oinarrizko egituraren osagarri: ikasgelategia eta administraziorako nahiz kudeaketarako eraikina. Guztiei
estetika berritzailea eta abangoardista darie, egituretan hormigoia agerian erabiltzeagatik eta beirate handiek duten zirkulu formako diseinuagatik.
Campus hau, gainera, atari
zabaleko eskulturen museoa da egiazki. Hogeiren bat nafar artistaren lanak daude eta horien artean nabarmentzekoa da "Sainz de Oizari omenaldia" izenburukoa, bere adiskide min Jorge Oteizak egindakoa (
Oteizaren etxe-museoa Iruñetik 8 km-ra dago, Altzuzan).
Lorategietan badira bost kontinenteetako ehun zuhaitz espezie. Ikasgelategitik abiatuta, lehenbizi Amerika (sekuoiak, akaziak, magnoliak...), gero Afrika (palmondoa, Libiako izeia, Atlasko zedroa...) eta Ozeaniako eukaliptoak. Aurrean, Asiako zuhaitzak (pagodak, Turkiako hurritza...), bai eta Europakoak ere. Halaber, Nafarroako klima eremuetako landarediaren laginak daude.
Unibertsitatean bada atari zabaleko programa bat eta, horren arabera, badago instalazioetan bisita gidatuak egiteko aukera. (Harremanetarako, oficina.promocion@unavarra.es edo 948·16 60 73 telefonoa.)