Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Ikusi eta egin

Maiatza altxatzea

Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak / Egun tematikoa

Oharpena

CORONAVIRUS: La información de este portal que contiene fechas y horarios ha sufrido cambios. Se aconseja reconfirmar cualquier información con los gestores.

"Erne! Euuuuup!" (Iturmendi) edo "Arriba Mayo, tiente tieso que yo me caigo" (Larragoa) oihuarekin batera, ongietorria eginen diote udaberria jainkosari Nafarroako hainbat herrik. Erritu horretan zuhaitz-enbor bat altxatzen da, muturrean sariak, oiloak, erroskillak, monetak edo halakoak jarrita daudela, eta, haren bidez, uztak babesteko eskatzen da.  XVI. mendean dokumentatuta dago tradizio hori, baina, antza, erromatarren mundu paganoan du jatorria; gaur egun, maiatzean zehar egiten da.

Herri askotan egiten bada ere, honako hauek dira ospetsuenak:
  • Sakanan, Iturmendi, Etxarri Aranatz eta Bakaikun.
  • Estellerrian, San Martin eta Larraonan, Zudairen eta Murietan.
  • Erriberan, Barillasen.
Egun batzuk lehenago, bizilagunek berek mozten eta zuritzen dute aukeratutako zuhaitza (pagoa edo makala, tokiaren arabera).

Bereizgarriak ditu herri bakoitzak. Iturmendin, ia 80 pertsona aritzen dira zuhaitza altxatzen, 19 metroko altuera -hor nonbait- duen pagoa. Etxarri Aranatzen eta Bakaikun, Urbasa mendiaren gainaldean kokatzen dute "maiatza", garai batean artzainek egiten zuten bezala, eta horrela iragartzen dute artaldeak mendiaren gainera igo direla jada. Murietan, gaitz guztiak irudikatzen dituen panpina bat jartzen dute, hilaren azken igandean erreko dutena. Larragoan, bizilagun guztiek hartzen dute parte errituan era tradizionalera jantziak, eta, horren ondoren, lunch bat egiten dute, baita giro oneko kopa-erronda bat ere.

Egun guztian zehar iraunen dute ospakizunek; beraz, hurbildu herri horietako edozeinetara eta bizi bertatik bertara eta hango bizilagunekin batera, maiatza altxatzean sentitzen diren emozioak; eta uzta oparoa izan dadila!

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Mota Egun tematikoa
  • Data
    • 2017/05/06
      2021 zehaztu gabe.
  • Observaciones fechas En Larraona