Italiako Giacomo Pelearo,
"el Fratín", ingeniari militarra izan zen defentsa-sistema sofistikatu horren egilea, eta garai hartako modari jarraiki eraiki zuen. Urte haietan ere antzeko eraikuntza zegoen Belgikako Anberes hirian. Gero, XVIII. mendean, barrutiaren inguruan kontraguardiak, bide estaliak, ilargierdiak eta malkarrak eraiki ziren. Espetxea ere izan zen eta tartean izen handiko jendea egon zen giltzapeturik, Urkixo ministroa eta Floridablanca kondea bezala.
Behin, baizik ez zuten hartu Ziudadela. 1808an izan zen. Elurte handia zegoenez, bi bandoak elur bolak elkarri botatzen hasi eta, nahasmendu horretan, armada frantziarrak Ziudadela hartzea lortu zuen.
XX. mendean, 1964an, Iruñeko Udalari eman zioten
Iruñeko Ziudadela. Udalak esparrua egokitu zuen erabilpen publikoko ingurunea izan zedin. Jendetza handia biltzen duten hainbat ekitaldiren agertokia da,
sanferminetako gauetan jaurtikitzen diren su artifizialena, besteak beste.
Utz ditzagun, ordea, iraganeko kontuak. 1964an, Armadak
Iruñeko Udalaren esku utzi zuen Ziudadela. Udala gotorlekua moldatzeaz arduratu zen, bestelako erabilera emateko. Gaur egun, milaka auzokidek gozatzen dute eta horiekin batera bisitariek ere bai.
Gainerakoan, nonahi daude pabilioiak, lubanarroak, bastioiak, rebellinak eta glaziak. Oinezkoendako soilik den parke publiko ederra osatzen dute gaur egun. Behar bezala horniturik dago: bidexka ugari, erdiko plaza txikia iturria eta guzti, hogeita hamarren bat zuhaitz espezie, eskultore ospetsu batzuen hainbat obra (
Jorge Oteiza —bisitatu bere museo-etxea Altzuzan, Iruñetik 8 kilometrora—, Néstor Basterretxea, Vicente Larrea, Alberto Eslava...) eta haurrentzako aisia eremua. Bestalde, Haize-Arrosaren bi irudi daude esparruan.
Ziudadelan sartzeko, bost ate daude. Puerta del Socorro izenekoa eta Armada etorbidean dagoen sarrera nagusia dira erabilienak. Gaztelugibelean dago lehenbizikoa, lubanarroen gaineko zubia zeharkaturik (bere garaian zubi altxagarria izan zen) Bigarrena nabarmentzen da Errenazimenduko soiltasuna agertzen duelako.
Horrez gain, lubanarroetan doako pilotaleku publikoa ere badago, eta Haize-Arrosaren bi irudi ere bai.
Ziudadela egunez dago zabalik. Lubanarroetan ez da mugarik ordutegiari dagokionez, baina gomendagarria da haietan gauez ez ibiltzea.