Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu. KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Hemen aurkituko dituzu ezagutu beharreko leku guztiak, eta, era berean, jarduera eta esperientzia batzuei buruzko zenbait iradokizun ere bai, Nafarroaz ahalik eta gehiena goza dezazun.
Inspirazio-bila ari zara zure hurrengo oporraldiari begira? Edo besterik gabe galdutako paradisuei buruzko ametsak izan nahi dituzu? Hala bada, Navartur bisitatu behar duzu, Nafarroako Nazioarteko Turismo Azoka, Espainia iparraldeko turismo-feria garrantzitsuena baita.
Gonbidatutako helmugen azken joerak eta berrikuntzak ezagutzeaz gainera, parte hartzeko moduko jarduera ugari aurkituko dituzu, hala nola gastronomia eta ardoak dastatzeko aukera, musika-emanaldiak, dantzak, bidaia handien zozketak, egonaldiak landa-etxeetan eta bisitak upategietara.
Feriaren testuinguruan, Turismo Gastromiko Nazioarteko Biltzarra ere egiten da, gai horri eskainitako ekitaldi garrantzitsuenetako bat Europa hegoaldean.
Hurbildu Baluartera, Iruñean. Baietz tarte oso atsegina pasatu!
Kokapena
Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da