Zure egonaldian atseden hartzeko moduko leku baten bila zabiltza? Kontsultatu aukera guztiak eta kudeatu erreserba.
Hemen aurkituko dituzu ezagutu beharreko leku guztiak, eta, era berean, jarduera eta esperientzia batzuei buruzko zenbait iradokizun ere bai, Nafarroaz ahalik eta gehiena goza dezazun.
Lokalizatu zure errekurtsoa mapan eta aurkitu ordutegiak, prezioak, fitxak eta halakoak bilatzaileak erabiliz.
Landetxe batean ostatu hartzea beti da esperientzia berezia: aire garbia arnastea, isiltasuna entzutea, bertako jendearen jatortasuna sentitzea eta baratzeko zero kilometroko produktuak dastatzea. Nafarroan, landetxea duten zenbait familia erlezaintzan aritzen dira. Horietako batean ostatu hartzen baduzu, beren ustiategian barna, ibilbide bat proposatuko dizute, eta, modu dibertigarri eta hezigarrian, erleen bizimodura hurbilduko zara. Eztia nola egin, nola atera eta ontziratzen duten ikusiko duzu eta, gainera, artisau-eztia, propoli naturala, kosmetika eta kandelak erosi ahal izanen dituzu, besteak beste.
Honako landetxe hauek ematen dute zerbitzu hori:
La Sacristana landetxea, Lakarren.
Juliana landetxea, Ustaizen.
Baina, Nafarroan, eztigintzaren sekretuak deskubritzeko zenbait leku ere badaude:
Ezkurdi Erlezaintza museo-etxea, Eltson.
Antzinako bizipenak ekomuseoa, Orisoainen.
Gorena eztitegia, Jaitzen.
Esperientzia gozo-gozo hori helduen nahiz haurren gustukoa izaten da.