Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Berriak

2021ko mai. 18ko prentsa-oharra

Fitur 202: Erdialdeko Eremua: maila eta konplexutasun ezberdineko 46 ibilbide eta helmugan baliabideak batzea

Elkarrizketa Ion Kepa Solchagarekin, Erdialdeko Partzuergoko teknikaria “14 udalek indarrak batu dituzte proiektu berri hau eskaintzeko”



Espacio Zona Media BTT Erdi Aldea” “gure eskualdea zikloturismoko helmuga izan dadin egokitzeko apustu gisa sortu da. Turismo iraunkorra egiteko molde horrek naturarekin oreka mantentzen du eta gure lurraldea osorik ezagutu eta lehen gure bazterrak bisitatzen zituztenentzat irisgarriak ez ziren tokietara heltzeko aukera ematen du”, baieztatu du Ion Kepak.
 
Maila eta konplexutasun ezberdineko 46 ibilbide, familientzako egokiagoak diren eta ia zailtasunik ez duten bideetatik hasita hastapenak egin dituztenentzat bideratuak dauden konplexuagoetara, baita adituentzat pentsatuak dauden zailtasunik handikoak ere. Beraz, profil turistiko anitza barne hartzen du. Gainera, BTT espazioak zazpi etapa perimetral ditu, Erdialdeko udalerri nagusiak lotzen dituztenak, eta haietan ostatu-gau gehiago lortzeko aukera gisa planteatzen da. Etapa horiek potentzial handia eta kultur- eta ondare-baliabideak dituzten hiriguneetan amaitzen dira, esaterako Artaxoan, Uxuen eta Erriberrin.

“Gure lurraldeak mota guztietako elementu geografikoak ditu: ordoki handiak, lur malkartsuak eta desnibel handiko eremuak. Haiek guztiek gure eskualdea BTTaz gozatzeko toki paregabe bilakatzen dute”, azaldu du partzuergoko teknikaria den Ion Kepa Solchagak.

“Proiektu hau gure lurraldearen balioa areagotzen duen produktu gisa ulertzen dugu, Nafarroako Erdialdeak jada duen eskaintza turistikoa aberasten duena”. Hainbat eragilek parte hartu dute hura diseinatu eta garatzen; besteak beste, ziklismo-klubak, BTT zaleak, establezimendu turistikoak eta ondorengo kudeaketarekin lotutako zerbitzuak. Ibilbideetan Erreniega, Alaitz, Izko, Lokiz, Urbasa, Andia eta Uxueko mendilerroak ezagut daitezke eta, gainera, eremuan eskaintzen diren zerbitzu turistikoen aniztasuna areagotzen dute. Haien artean, gastronomia nabarmentzen da.

“Proiektua FITURen aurkeztea zentzuzkoa da. Estatu-mailan egiten den turismo-azokarik garrantzitsuena da eta, hortaz, foro ezin hobea da Espacio BTT Zona Media/Erdialdea agenteei ezagutarazteko eta zikloturismorako helmuga gisa posizionatzeko Nafarroa kalitate-markaren barruan”, arrazoitu du Solchagak.

Produktua jakitera emateko, hari buruzko informazio guztia antolatuta jasotzen duen webgune bat sortu da.