Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Berriak

2021ko mai. 03ko prentsa-oharra

Nafarroako Turismoa helmuga turistiko gisa aurkeztuko da ACAVe-ren 3 ekitalditan Iruñean, Tenerifen eta Katalunian

Iragan apirilaren 21ean, Nafarroako Turismoak helmuga gonbidatu gisa parte hartu zuen ACAVe-k Iruñeko Iruña Park Hotelean antolatu zuen Travel Marketean.



ACAVe (Bidaia-Agentzia Espezializatuen Elkarte Korporatiboa) estatu-mailako enpresa-elkarte bat da, irabazi asmorik eta helburu politikorik gabea, “haren kideen eta bidaia-agentzien sektorearen interesak ordezkatu, defendatu eta sustatzea” helburu duena. 1978an sortu zen elkarte honen egoitza soziala Bartzelonan dago, baina Madrilen ere delegazio bat du.
 
Travel Market izeneko ekitaldi horietan, asoziatuek, bidaia agentziek, touroperadoreek, turismo-bulegoek, hotel-kateek, hegazkin-konpainiek eta abarrek eskaintzen dituzten zerbitzu, produktu eta helmugei buruzko nobedadeak aurkezten dizkiete Espainiako bidaia-agentziei.

Hori dela eta, interesgarria da gure produktu eta zerbitzu turistikoen eskaintza aurkeztea hain transbertsala eta diziplinanitza den sektorearen arlo batean.
 
Halaber, Nafarroako Turismoak ekainaren 9an Tenerifen eta ekainaren 10ean eta 11n Katalunian egingo diren Travel Marketetan ere parte hartuko du helmuga gonbidatu gisa. Azken horretan, B-Travel azokarekin bat egingo du eta Kataluniako bidaia-agenteei Nafarroa berariaz aurkeztuko zaie.