Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Berriak

2021ko mai. 18ko prentsa-oharra

FITUR 2021ek “Nafarroa Efektua” erakusten jarraituko du stand atsegin, eroso, natural eta kulturanitz batean

“Nafarroa Efektua” ekimena Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiak garatu du eta funtzio estrategiko bikoitza betetzeko pentsatua dago: etapa honetan, sektoreari babesa ematea pandemiak gogor astindu baitu, eta, epe ertain eta luzera, Nafarroaren posizionamendua hobetzea familientzako, kirolzaleentzako, naturazaleentzako, wellness eta ongizatea bilatzen duten, turismo gastronomikoa maite duten eta ibilgailuan zein haien kasa bidaiatzea gustuko duten bidaiarientzako helmuga gisa.



Stand de Navarra en Fitur 2021
FITUR 2021ean, Nafarroak denetatik duen lurraldea dela erakutsi nahi du, natura anitzekoa eta aukera turistikoz betea, kirola eta ahalmen kultural erraldoia batzen dituena, eta eremu zoragarri batez segurtasunez, arduraz eta iraunkortasunarekiko konpromisoa zainduz gozatzeko aukera ematen duena. Zurak, landarediak eta burdineko oxidoa bezalako materialek historia, tradizioa, natura eta iraunkortasuna dakarte gogora, “Nafarroako Erresuma” kontzeptuaren balioak eta Nafarroako geografiaren lau eremuek sinbolizatzen duten lau urtaroen batuketa kromatikoaren biltzaileak. Standa une oro COVID-19 araudiak exijitzen dituen higiene- eta segurtasun-protokoloak kontuan hartuta diseinatu da. Horretarako, edizio honen formatu hibridoak beharrezko egiten dituen baliabide audiobisual eta teknikoetarako espazioak ezarri dira eta oztopo arkitektoniko guztiak kendu dira ezgaitasunen bat duten pertsonentzat. “Nafarroako naturaren eta paisaien aberastasuna eta aniztasuna batzeko ideia standean banatutako irudi, landare eta loreei esker transmititzen da. Standean material birziklagarriak eta kontsumo baxuko argiztatzea erabili dira, iraunkortasunaren eta ingurumeneko inpaktua murriztearen alde egin dugun apustuarekin bat”.
Stand de Navarra en Fitur 2021