Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Berriak

2021ko mai. 18ko prentsa-oharra

Fitur 2021: Hegaztien 7 Behatokik sare berria osatu dute

Erriberako hegaztien behatokiak, naturaren ikuskizun



Argi-oilar, gune berri hauetan ikus daitekeen espezie babestuetako bat

Elkarrizketa Belén Sánchez Huarterekin: “Bird watching ekoturismoa Erriberan”
Eder-Ribera Partzuergoaren ordezkariak Azagran, Tetoien ibar-basoan (Tutera), Puguer putzuan (Tutera-Cascante) eta Buñuelgo ibar-basoan kokatutako hegaztien 4 behatoki berriz osatutako azpiegitura berri horren garrantzia azaldu du.

Behatoki berri horiek, Erriberako beste hiru behatokirekin batera, Nafarroako Erriberako Hegaztien Behatokien Sarea osatzen dute, “bereziki pentsatuak daude hegaztien habitata oztopatu gabe eta ingurune pribilegiatua errespetatuz behatu ahal izateko”.

“Gure ustez, FITUR aukera paregabea izan daiteke babestutako ingurune natural hauetako abifauna aberatsa erakusteko. Ebro ibaiaren eta Nafarroako Erriberako pinudien inguruan kokatuak daude, eta haietan interes berezia duten 160 hegazti -espezie existitzen direla kalkulatzen da, haien artean koartza hauskara edo gorria, zertzeta arrunta, basahatea, zingira-mirotza…” edo argazkian ikus dezakegun argi-oilarra. Argi-oilarra, sortu berri diren puntu horietan beha daitekeen babestutako espezieetako bat