Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Berriak

2021ko mai. 18ko prentsa-oharra

Fitur 2021: Ostatuak digitalizatzea erabiltzaileentzako zerbitzuak hobetzeko

Proiektu honen helburua Done Jakuerako Bide Frantsesa irisgarriagoa egingo duen tresna bat gehitzea da. Proiektuaren izena “Camino de Santiago: tu compañero del Camino” da, eta denbora errealean Bidean postuak eskuragarri daudenetz eta aterpe edo bestelako ostatuak irisgarriak direnetz jakiteko aukera ematen du.



Josean Sanz aterpearen atean
Elkarrizketa Josean Sanz Mosquerarekin (Lizarrako Curtidores eta Juvenil de Oncineda aterpeak): “LOT produktua, erromesarentzat oso baikorra den ahalegin txikia”

Joseanek argi eta garbi du: “Produktu hau ideia ona da, ahalegin txikienarekin zerbitzu erraldoia eskaintzen dugu bizikletan edo oinez etortzen diren bezeroentzat. Hain zuzen ere, haiek ezin dituzte “gurpil-zulaketak” edo ekaitzak aurreikusi eta, orain arte, % 50a baino gehiago aldez aurreko erreserbarik gabe iristen zen gure aterpeetara, horrek eragin ditzakeen arazo guztiekin”.

Gaua emango duten herrira iritsi eta non lo egin jakiteko kontsulta dezaketen webgune bat dutela jakitea, “ohe bat non dagoen azken momentuan jakitea, aurrerapausoa iruditzen zait”. Guk bat egin dugu LOT aterpeen plataformarekin, uneoro aplikazioa betetzen dugu denbora errealean eguneratua egon dadin.

Espero dugu produktu honek eta beste batzuek erromesen erosotasuna areagotzea, berehala 300 ostatu-gauko zifrak itzuliko dituela Estella-Lizarrara, kopuru hori ohikoa baita maiatzean eta irailean.