Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Berriak

2021ko mai. 03ko prentsa-oharra

Nafarroa Alemania, Belgika eta Luxenburgoko merkatuetan aurkezteko webinarrak



Alemaniarako ekimena

Iragan apirilaren 19an, herrialde bavariarrean gure eskaintza nazioartekotzeko helburuarekin, alemanierazko webinario bat egin zen aldez aurretik Espainiako iparraldeko eskaintzan interesa agertu zuten bidaia-agente eta touroperadoreentzat. 68 parte-hartzaile izan zituen eta beste 112k informazioa eskuratuko dute ondoren, newsleterren eta ekitaldiaren grabaziorako esteken bidez.

https://youtu.be/KIy7A2NYJPY



Belgika eta Luxenburgorako ekimena

Belgika eta Luxenburgoko Espainiako Turismo Bulegoak bigarren webinar hauek sustatu ditu bi lurraldeetan erreferentea den Travel Magazine aldizkariaren laguntzarekin. Oraingoan, turismoko profesionalentzat eta kazetarientzat zuzenduta egon da. 38 parte-hartzaile izan zituen eta, ondoren, grabazioa 130 lagunengana iritsi da.
Xendazaletasuna, zikloturismoa, kanpina, gastronomia, ardoak eta Done Jakue Bidea izan ziren hizpide eta gure eskaintza turistikoan berrikuntzak, irisgarritasunak eta iraukortasunak duten garrantzia azpimarratu zen.

https://www.youtube.com/watch?v=M-ieDToy4dQ