Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Berriak

2021ko mai. 03ko prentsa-oharra

Nafarroak iraunkortasunarekiko konpromisoranzko beste urrats bat eman eta NECSTouR sarearekin bat egin du

NECSTouR (European Regions for Competitive and Sustainable Tourism) sareak berak honela definitzen du bere burua: “helmugen lehiakortasunaren funtsezko eragile den aldetik, iraunkortasunarekin –ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren arloan– konprometituta dauden europar herrialdeen ahotsa”.



Europa-mailako proiektu mordo baten bidez herrialdeen arteko lankidetza sustatzeaz gainera, sare horrek era proaktiboan lan egiten du turismoak etorkizunean izango dituen erronkei ekiteko. Hartara, hobekuntza praktikoak lortzeko konponbideak identifikatu eta partekatzen ditu Europa osoko hainbat erakunderen 35 sozioren artean eta asoziatutako 30 kideen artean (unibertsitateak, ikerketa-institutuak, turismo-enpresen ordezkariak eta turismo iraunkorrerako elkarteak).

NECSTouR, Biharko Turismoa lortzeko lanean

Sarearen helburua Europarako turismo-eredu lehiakorra eta iraunkorra eraikitzea da, “turisten ongizatearen, ingurune natural zein kulturalaren premiak eta helmugen zein enpresen garapena eta lehiakortasunaren arteko oreka” mantenduz.

Sarearen kide izanik, Nafarroak aukera izango du Europako kideekin batera lan egiteko turismo-eredu iraunkorra eta lehiakorra posizionatzeko, herrialdeek EBren politika turistikoan duten eginkizuna indartzeko eta EBak turismoarentzat dituen funtsak integratzearen alde egiteko.

Erronka horri aurre egite aldera, NECSTouRek “biharko turismo iraunkorraren Bost Sak” ardatz izango dituen estrategia proposatzen du: helmuga adimentsuak, oreka soziokulturala, trebetasunak eta talentua, segurtasuna eta erresilientzia, estatistikak eta neurgarritasuna.

https://necstour.eu/who-we-are