Frantziako mugatik eta Baztandik kilometro gutxira, mendi-mazel baten aldapara egokituta, Zugarramurdi herri sorgindua agertzen zaigu,
magia eta akelarre garaiak burura ekartzen dizkiguna.
Udinska-berde koloreko mantu zabalez dago estalia, eta baserri bakartuak eta larreetan lasai asko bazkatzen duten behiak sakabanatzen dira horretan.
Herriak xarma handia du, are gehiago
Jasokundearen Andre Mariaren elizaren begipean dauden etxetzarren soiltasunari esker. Independentzia gerran Frantziako tropek parrokia suntsitu zuten; beraz, XIX. mendean zaharberritu egin behar izan zen.
Herritik minutu gutxira,
Zugarramurdiko kobazuloa dago, akelarre mitikoen edo sorginen bileren topagune izan ohi zenak. Arrazoi horregatik, XVI. mendean, 16 emakume hil zituen Inkisizioak.Herrian ospitale bat zegoen garai batean, eta, hain zuzen ere, hor dago gaur egun
sorginen museoa; bertan sakonki ezagutuko dituzu sorginen mundua eta XVII. mendeko Nafarroaren gizartea
Kondairaz betetako iragan hura gogora ekartzeko asmoz, abuztuaren 18an kobazuloetan "zikiro-jatea" egiten da, burruntzian erretako arkumea nagusi den gastronomia-jaia.
Ba al zenekien...?
"Las Brujas de Zugarramurdi", película dirigida por Alex de la Iglesia y protagonizada por actores de primera fila como Carmen Maura, Terele Pávez o Hugo Silva, rodada en gran parte en escenarios de esta localidad, ha sido premiada con 8 Goyas en 2014.
Bisita gidatua
Deskripzioa:
se ofrecen en verano visitas guiadas a la localidad, y visitas teatralizadas.
Enpresa kudeatzailea:
948 599 004