Herri historikoa da, eta Irunberri-Agoizko arroan dago,
Leire mendiaren oinetan eta Irati eta Zaraitzu ibaien elkargunetik hurbil. Antzina, garrantzi estrategiko handia izan zuen.
Hirigune trinkoa du, eta maldetan dauden kaleek
Pirinioak hurbil daudela gogorarazten digute. Etxe armarridun ugari daude herrian, eta ate zizelkatuen markoak diren erdi-puntuko portadak dituzte. Kale Nagusian
Nafarroako udaletxerik zaharrena dago, errenazimentu garaikoa, XV. mendekoa.
Herri horretako hegoaldean, Irati ibaiaren higadurak landurik,
Irunberriko arroila dago, sai-kolonia handi baten bizilekua. Aspaldian, Irati trenbidea, penintsulako lehen tren elektrikoa, ibili zen zintzur horretan barna.