Jauzi nabigazioa eta joan edukira
Logotipo de San Fermines e ilustración de un mozo y un toro

Sanferminak

Zezenak

Zezena Sanferminetako protagonistetako bat da, hori ezin da ukatu. Zezenek eta korrikalariek goizeko zortzietan dute hitzordua. Entzierroa da, Sanferminetako ekitaldirik famatuena. Arratsaldean, zezenketa egiten da. Ikusgarriak dira bai itzaleko tendiduen isiltasuna bai eguzkikoen algara eta zalaparta, peñek sortzen dutena.  Ilunabarrean, entzierrilloa egiten da.  Dena isil-isilik dago, eta arraro egiten da. Zezenak Gas-eko kortetatik Santo Domingo aldapakoetara eramaten dira, korrikalaririk gabe oraingoan. Entzierroa hortik hasiko da, hurrengo egunean.