Kaletik
Entzierroa ibilbidea mugatzen duen hesitik ikusi daiteke, baina kanpoko hesitik. Barnekoan, soilik korrikalariak, larrialdiko osasun zerbitzuak, kazetariak, poliziak eta abar egon daitezke.
Ezin da lekurik erreserbatu. Beraz, goizeko 6:30ean inguru joan behar da hesian lekua hartzera. Tenperatura baxu samarra da ordu horietan; beraz, jantzi arropa egokia. Behin lekua hartuta, goizeko zortziak arte itxoin behar da, une horretan botatzen baita entzierroa hasi dela adierazten duen suziria.
Dena oso azkar doa, eta nekez ikusi ahalko duzu zezenak igarotzen, hesiaren goiko aldean esertzea lortu ez baduzu, behintzat. Baina, balkoi bat izan ezean, lasterketa ikusteko aukera bakarra da.
Santo Domingo aldapan, hau da, ibilbidearen hasieran, badago beste toki bat entzierroa ikusteko. Jende asko joaten da hara, eta, horregatik, goizeko 5:30etik 6:00etara bitarte joan behar da leku bila.
Balkoi batetik
Entzierroa ikusi eta gozatzeko aukerarik onena etxe partikularren bateko balkoi batetik ikustea da. Iruñeko Turismo Bulegoan (Avda Roncesvalles, 4. Tel.: 848 42 04 20) emango dizute zerbitzu hori eskaintzen dutenen telefonoak. Batzuetan, gosaria eta guzti ematen dizute.Uztailaren 6ko txupinazoa ikusteko balkoi bat alokatzea ere posible da. Behera kargatu 2011ko urtengo balkoien zerrenda..
Zezen plazatik
Entzierroaren amaiera zezen plazatik ikusi daiteke. Horretarako egun batzuetan, sarrera erosi behar da, entzierroaren ondoren askatzen diren bigantxak ikusteko ere eskubidea ematen duena. Plazan itxoiten eman beharreko denbora girotzeko, musika bandak jotzen du, eta ikusleek koruarena egiten dute.
Telebistan edo Interneten
Entzierroak zuzenean ematen dituzte telebistan (Canal 4), egunero, eta telebista kate gehienek ematen dituzte irudiak albistegietan. Azken urteetatik hona, Interneten ere ikusi daitezke. Horretarako, bisita ezazu Iruñeko Udalaren web gunea.
Igo