Jauzi nabigazioa eta joan edukira
Logotipo de San Fermines e ilustración de un mozo y un toro

Sanferminak

Zezenak... Ganadutegiak

Soilik kasta handieneko zezenak hautatzen dira festetarako. Cebada Gago, Miura, Domecq edo Jandilla bezalako ganadutegiak, besteak beste, etortzen dira urtero zezen feriari behar bezalako zirrara emateko asmoz. 

Prestigio handia ematen dio ganadutegi bati entzierrorako eta zezenketarako hautua izatea, baina horrekin hartzen den erantzukizuna ere ez da nolanahikoa. Milioika begik egingo diete so zezenei, beste hainbeste iritzi emango direlarik. 

Ganadutegi batzuei betidanik egotzi zaizkie berezko ezaugarri batzuk, zezenen suhartasunean oinarrituta. Horrela, denok entzun dugu Miura ganadutegikoak zezen arriskutsuak eta adar handikoak direla, baita hondarrean nobleak, zintzoak direla ere; Cebada Gago ganadutegikoak euren jenioarengatik arriskutsuak direla; Jandillako adardunak beldurtzekoenak direla, entzierro kitzikagarriak eta izugarriak eragiten dituztelako. Hurbiletik ikusi nahi izanez gero, kortetan ikusi daitezke zezenak Sanferminetan.  Turismo Bulegoan emango dizute ordutegien berri. (2011ko Urtean: Uztailaren 4tik 13tara, 11:00tatik 13:30etara eta 16:00etatik 20:00etara. Prezioa Helduak: 3€).

Horrela, festa gutxi dira Sanferminak bezain ezagunak mundu mailan eta gutxik sortzen dute Sanferminek sortzen duten zirrara.