
Nafarroako gastronomia ez da erakusten platerean edo museoetan soilik, urteroko festa anitzetan ere egoten da. Bertako saltokietan artisautza produktuak erakusteaz gainera, egun berezietan gai bakarra harturik, lurraldeko produktu edo bertako plateren bat omendu ohi dute. Halaber, sukaldearen jakintzan sakontzeko jardunaldiak eta biltzarrak antolatzen dira.
Idatzi datak zure agendan eta ez galdu aukera Nafarroako jaki gozoak dastatzeko.
Anavarra.com. Bisita gidatuak, dastatzeak, eta bazkariak, Donejakue bidearen ertzean barreiatzen diren upategietan.
Entrevinos. Upategietan dastatzen aritzeko edota hamarretakoa egiteko bisitak eta Iruñeko NH Iruña Park hotelean ostegunero egiten diren jarduerak: dastatzen hasteko ikastaroak, eta ardoaren eta Nafarroako betiko produktuen gaineko solasaldiak.
Guiarte. Dastatzeak Ardoaren Museoan eta bisitak lurraldeko upategietara.
Incoming Navarra. Pintxoaren Ibilbidea egiteko bonoa, pintxo dastatzea, afariak sagardotegietan, bisita eta dastatzea upategietan, eta catering antolaketa Nafarroako natur eta kultur ingurune garrantzitsuenetan. Era berean, Nuevo Casino Principalaren egoitzan (1856) jarduera batzuk antolatzen dira: dastatzeko menuak, eta gala bazkari eta afariak. Horien prestaketan mahaikideek parte hartzen ahal dute.
Novotur. Tokiko jakiak, upategietara bisitak, eta dastatzeak.