Pirinioen argazki gozoa Nafarroako iparraldean egiten ahal da. Ekialdean, irudi liluragarriak eskaintzen dituzte Pirinioek: Larrako mendigunearen malkar izugarriak, Iratiko oihanaren pagadi eta izeidi zabalak, Arbaiungo arroilaren sakontasuna, saiek goi-goitik ikusten dutena, eta Orreagako kolegiataren multzo historikoa.
Ekialdetik mendebaldera mendikatea gero eta baxuagoa da. Tarte horretan kamerak argazki zoragarriak egiteko parada du: baserri txukunak, kondairazko leize-zuloak, eta Bertizko Natur Parkekoen gisako larre berdeak eta espazioak Aralar mendietan edo Urbasa-Andia Natur Parkeko mendebaldeko muturrean, altxor preziatuak ezkutatzen dira, San Migel in Excelsis santutegia kasu. Horrez gainera, zorabiatzeko moduko bistak eta ekialdeko Pirinioetako gainen ikuspegi zoragarriak begiztatzen ahal dira.
-
Hurbildu eta animatu Pirinioetako mendiak zeharkatzen dituzten “bideko saiatuak” .
-
-
-