
Iparraldeko ibar hezeak dira. Horietako ibai-arroek Kantauri itsasora isurtzen dute ura eta ia itsas mailan kokatzen dira iparraldeko muturrean. Erliebea gorabeheratsua da, eta ibar sakonak eta ibai lasterrak dituzte.
Bertako paisaiaren ezaugarri dira landazabalak ibarretan, hostozabalen basoak (hariztiak eta pagadiak) mendi-hegaletan eta larreak goiko aldeetan. Eskualde horretan bizi diren hegaztiek izaera eurosiberiar indartsua dute..
Nafarroak, bere ipar-ekialdeko aldean, Pirinioetako mendebaldeko muturra hartzen du. Erliebea oso gorabeheratsua da eta ibar sakonak eta mendi altuak ditu: horien gailurrak 1.000 eta ia 2.500 metro bitarteko altueran daude.
Ibarrak eta mendiak hostozabalen eta pinaburudunen baso zabalez estalita daude, eta gainetan zelai alpetar zabalak eta han-hemenka agertutako haitzak daude. Hegazti nabarmenenak baso eta mendikoak dira..
Hegoaldera zabaltzen diren Pirinioetako mendi-adarrak dira; eragin mediterranear nabarmena dauka Pirinioaurreak, altuerak eta erliebe gorabeheratsuak zertxobait arinduta. Mendi ibaiek haitzean landutako arroila edo zintzur ugariak nabarmentzen dira.
Basoak zabalak dira oraindik ere, gehienak pinaburudunez osatuta, eta hegoaldera, arte laparrak eta artadiak daude. Hegazti-fauna, hagitz aberatsa, nabarmentzen da batez ere harrapari eta hegazti harkaiztarrengatik..
Mendi handiak dituen eskualdea, esaterako, Aralar, Urbasa-Andia eta Lokiz. Ibar sakonak dira, baina hein batean irekiak dira eta lurzoru gorabeheratsua dute. Hostozabalen basoen landarediak salatzen du oraindik eragin atlantiko indartsua dutela, baina hegoaldera aurrera egin ahala, izaera mediterranearragoa duen landarediarekin nahasten da. Mendi-larreak, segatzeko belardiak eta ibai zabalagoak dira paisaia horren beste ezaugarri batzuk.
Hegazti-fauna oso askotarikoa da, basoko eta landazabaleko hegaztiak eta harrapari ugari baitira bertan..
Mendialdearen eta Ebroko erriberaren arteko trantsizioko eremua. Ez da inondik ere iparralderago dauden lurraldeak bezain malkartsua, baina harkaitz handiak daude bertan. Hein handi batean, landutako soro bilakatu da paisaia, baina jatorrizko basoen adibide onak ere badira: artadiak, karraskalak eta ameztiak. Nabarmendu behar dira, baita ere, landazabal mediterraneoa duten bazterrak, lehorreko laborantzak eta zuhaiztiak tartekatzen dituztenak. Inguru horretan hegazti asko daude.
Eremu ona da hegazti harraparientzat eta izaera mediterraneoko hegaztientzat.
Hegoaldeko muturra da. Ibai handiak igarotzen dira bertatik, Arga, Aragoi eta Ebro ibaiak, kasu. Lurralde gehienean laboreak daude, bai lehorrekoak, bai ureztatzekoak eta baratzekoak, eta estepak. Estepako hegaztiak eta eremu mediterranearrekoak dira bertako ezaugarri..