Mendizaletasuna
Betidanik mendizaletasuna tradizio handiko kirola izan da Nafarroan. Trekking gogoko dutenak komunitateko iparraldean ibiltzen dira gehienbat. Pirinioak mendebaldetik ekialdera jaisten dira emeki. Hartara, ia 2500 metro dituen Hiru Erregeen Mahaitik gailur xumeagoetara jaisten gara Kantauri itsasora heldu arteraino.
Nafarroako edozein gainetara igoz gero, paisaia izugarri berdea gozatzeko parada izaten ahal dugu. Tontorrera heltzen denak airetik ezagutu ahalko du Nafarroa oinak lurretik altxatu gabe. Igoera anitz egiten ahal direnez ez da gutxi batzuentzako luxua. Bestalde, zailtasun maila erdiko mendi anitz dagoenez egoera fisiko normala duen edozein bisitari aritzen ahal da kirol honetan.
Mendian aritzeko lurralde nagusiak Aralar eta Urbasa mendiak dira, lurraldearen mendebaldean kokaturik, eta, zer esanik ez, Pirinioak .
Honako hauek dira tradizio handienetariko gailur batzuk:
| Mendia |
Abiapuntua |
Igoeraren iraupena |
Desnibela |
| Hiru Erregeen Mahaia (2.444 metro) |
Mata de la Haya izeneko aparkalekua, 1370. errepidean, Belagua mendatea igo baino lehen |
4,45 ordu. |
1.444 metro |
| Orhi (2.019 metro) |
Orhiko tuneletik, Otsagabia eta Larraine elkartzen dituen 2011. errepidetik |
Ordubete |
450 metro |
| Urkulu (1.419 metro) |
Ibañetako mendatetik, N-135 errepidetik, Orreaga iraganik |
2,20 ordu |
362 metro |
| Adi (1.459 metro) |
Urkiaga mendate gainetik, Eugitik Kintora doan N-138 errepidean |
1,15 ordu |
550 metro |
| Saioa (1.418 metro) |
Belate mendatearen gainetik |
2,10 ordu |
570 metro |
| Mendaur (1.131 metro) |
Aurtitzetik, Doneztebe eta Leitza lotzen dituen NA-170 errepidetik |
2,30 ordu |
960 metro |
| Beriain (1.494 metro) |
Arbizun N-240 errepidea utzirik, lehenik, NA 7100 errepidea hartu behar da, jarraian, NA 702. Unanuko gainaldetik abiatu behar da. |
2 ordu |
844 metro |
| Irumugarrieta (1.430 metro) |
Aralarko guardetxea. Lekunberritik abiaturik, Aralarko San Migel Santutegira igotzen den 7510. errepidetik heltzen da |
2 ordu |
395 metro |
| Ioar (1.414 metro) |
Kodesko santutegitik. Bertara heltzeko, Iruña eta Logroño lotzen dituen A-12 autobidea hartu behar da. Los Arcosen Torres del Ríorako N111. errepidea hartu behar da, eta, jarraian, Kodeserako 7202 errepidea. |
1,15 ordu. |
600 metro |
| Mendia |
Zailtasuna |
Bitxikeriak |
| Hiru Erregeen Mahaia (2.444 metro) |
Zailtasun maila ertaina izan arren, ibilbide gogorra eta luzea da, desnibel handia eta karst zabalak baitaude. |
Pirinioetan kokaturik, Nafarroako mendirik altuena da. Izena hartu zuen antzinako hiru erresumen mugan egotetik (Aragoik, Biarnok eta Nafarroak muga dute bertan). |
| Orhi (2.019 metro) |
Ertaina |
Pirinioetako bi mila metro dituen lehenengo mendia da. Iratiko oihaneko gailurra da. Ikuspegi zoragarriak eta koloretsuak urtaro guztietan |
| Urkulu (1.419 metro) |
Ertaina |
Oso ezaguna da gailurrean erromatarren garaiko dorre-trofeo zirkularra baitu. Bertatik Pirinioak zeharkatzen dituzten bideak eta Orreagara heltzen den Donejakue bidea begiztatzen ahal dira |
| Adi (1.459 metro) |
Ertaina |
Biak Kintoko mendigune arrokatsuan daude. Pagadi ugari daude. Pirinioak ikusteko leku zoragarria. Iruñerriko mendiak ere begiztatzen ahal dira. |
| Saioa (1.418 metro) |
Ertaina |
| Mendaur (1.131 metro) |
Ertaina |
Bidasoa ibarra ikusteko talaia bikaina. Gainean baseliza bat dagoenez erraz aurki daiteke. |
| Beriain (1.494 metro) |
Ertaina |
Urbasa-Andia parke naturalean dago. Aralar begiztatzeko bista zoragarriak. San Donato izena du, gainean izen bereko baseliza bat baitago, Nafarroako altuena. |
| Irumugarrieta (1.430 metro) |
Ertaina |
Aralar mendikate osoa zeharkatu behar da. Irumugarrietako gailur lirainerako bidean pagadi zoragarriak, aztarna megalitiko, eta txoko xarmangarriak ikusten ahal dira. |
| Ioar (1.414 metro) |
Ertaina |
Kodes mendateko mendi honetan Lizarraldea ederki ikusten ahal da, baita Errioxa eta Araba ere. |
Informazio erabilgarria
Estekak
Nafarroako Mendi eta Eskalada Kirolen Federazioa:
www.mendinavarra.com
Erakundeekin harremanetan jartzeko
Nafarroako Mendi eta Eskalada Kirolen Federazioa:
Paulino Caballero k. 13, 31002 Iruñea
Telefonoak: 948 22 46 83 / faxa: 848 42 78 35
info@mendinavarra.com
Jarduera horretan aritzen diren enpresak
Jo enpresen zerrendara.
Mendi Klubak
Gaur egun, Nafarroan 108 mendi klub dauden arren, turistari ez diote zerbitzu berezirik eskaintzen. Kluben zerrenda aurkitzen ahal da Nafarroako Gobernuko Kirol Departamentuko web orrian.
Bibliografia:
Egilea: Feliu, Marcos (1933-2005)
Izenburua: Mountains of Navarre, 1, Pyrenees in Navarre and Foothills/Marcos Feliu, Juan Mari Feliu, Andoni Feliu
Argitaletxea: Bilbo: Sua, 1996Author: Feliu, Marcos (1933-2005)
Egilea: Mountains of Navarre, 2, Medium Height, Western Sector/Marcos Feliu, Juan Mari Feliu, Andoni Feliu
Izenburua: Bilbo: Sua, D.L., 1997
Argitaletxea: Mendiola, Fernando (1966-)
Egilea: Mountains and Paths of Navarre/ Fernando Mendiola
Izenburua: León: Everest, D.L. 2002
Egilea: Mountains of Navarre: guide/authors, Adriano Andueza [et al.]
Izenburua: Bilbao: Sua, [1991]
Argitaletxea: Zubieta Barcos, Javier (1933-)
Egilea: Mountains of the Pamplona Basin/Javier Zubieta
Izenburua: Zubieta Barcos, Javier (1933-)
Egilea: Moutains of Eastern Navarre/[Javier Zubieta Barcos]