Jauzi nabigazioa eta joan edukira

Carrusel de imágenes presentando Navarra

Kirola, naturalki

Hipika

Nafarroako bidexka sare zabalak aukera eskaintzen du lurraldeko paisaia aberatsak zaldiz ezagutzeko Iparraldetik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera ibilbide anitzetan barna ibiltzen ahal gara. Adibide ugari ditugu: Xorroxin (Pirinioetan) izeneko ur jauzi ederra, zaldunari gozatzeko aukera emanen dion ibilbidean kokatua; Erdialdean, berriz, Ardoaren Ibilbideko bidexkak, edo Dulantz izeneko zidorra, Irantzu ibaiaren ondoan iturburu izanik, harizti eta pagadi baso usu batera garamatzana; edo Ablitasko bideak (Erriberan), olibondo lurrak zeharkatzen dituztenak.

Ez da ohikoa bisitariek zaldiak ekartzea. Dena den, norbaitek halakorik egin nahi izanez gero, aldez aurretik galdetu beharko du, abereak zaintzeko turismo azpiegitura gutxi dagoelako (Tudela Resort). Hala ere, hipika zentro gehienek zaintza zerbitzua eskaintzen dute. Eguneko 10 eta 20 euroren arteko kuota ordaindurik, egoitza, garbiketa, eta animaliaren bazka ziurtatzen ahal dira.

Hipika klub ugari daude. Leku egokienak dira zaletuaren beharrak asetzeko, hau da: zaldiz ibiltzeko, hastapen edo hobetze ikastaroak jasotzeko, materiala alokatzeko, edo kirol hau Nafarroan zertan den jakiteko. Horrez gainera, Labianon arte eta hipika kiroleko elkarte bat dago, zaldizko erakustaldi ikusgarriak Nafarroan eskaintzen dituena.

Informazio erabilgarria

Estekak

Nafarroako Hipika Federazioa: www.fnhipica.com

Harremanetan jartzeko

Nafarroako hipika Federazioa
Paulino Caballero k. 13, 31002 Iruñea
Tel.: 948 22 74 75 / faxa: 848 42 78 35
E-posta: info@fnhipica.com

Jarduera horretan aritzen diren enpresak
Jo enpresen zerrendara

Ibilbideen gaineko bibliografia

Lizarrerriko Turismo Partzuergoko ibilbideak Lizarrerrian barna
Erriberako Partzuergoko ibilaldiak Erriberan barna