Jauzi nabigazioa eta joan edukira

Carrusel de imágenes presentando Navarra

Kirola, naturalki

Ehiza eta arrantza

Nafarroako naturan oso ingurune desberdinak aurkitzen ahal ditugunez, ehizazale eta arratzazaleentzako paradisua da lurraldea. Ingurune natural honetan espezie anitz bizi dira. Ehiza larria Pirinioetan egiten da, eta xehea, berriz, gainerako lekuetan.

Ehiza eta arrantza modalitateak aldatzen dira espezie eta lurraldearen arabera. Ehizan aritzeko antzinako moduak gordetzen dira oraindik. Etxalarren, esaterako, usoa sareekin ehizatzeko ohitura XV. mendetik datorkigu. Usoak iragaten diren naturguneetan kokatzen diren dorre altuetatik, zelatariek harrapari itxura duten paleta batzuk jaurtikitzen dituzte usoak jaitsarazteko, eta, horrela, sareetan harrapatzeko. Urrian eta azaroan bisita gidatuak eskaintzen dira ehizatzeko sistema bitxi hau azaltzeko.

Udazkenean uso, birigarro eta oilagorrak ehizatzen dira gehienbat, irailetik otsailera, berriz, basurde, orein, orkatz eta adarzabalak. Bestalde, untxiak eta erbiak Nafarroa osoan ehizatzen ahal badira ere, Erdialdean eta Erriberan gehiago aurkitzen ahal dira. Noizbehinkako turista Orbaibarko Barrutira hurbiltzen ahal da, bertan, eperra, faisaia, oilagorra eta basurdea aise begiztatuko baititu.

Arrantzari dagokionez, Pirinioetako ibaietan amuarrain ugari aurkitzeaz gainera, erreketara jotzen ahal du zaletuak, Bidasoara, esaterako, izokinaren arrantzan aritzeko. Beste naturgune batzuetan, karramarroak ere harrapatzen ahal dira. Izokina babesteko, 50. alera heltzen denean ezin da arrantzan jarraitu. Karramarroaren arrantzan aritzeko barrutiak padurak dira. Karramarro seinaledunaren kasuan, Ebro, Arga, Aragoi, Ega, eta Zidakos ibaietan arrantza egiten ahal den arren, kontuan hartu behar dira Ingurumen Departamentuak urtero argitaratzen duen arrantza planeko eremu eta baldintza zehatzak.

Nafarroan ehiza eta arrantza barruti anitz daude. Federazioek barrutien kokapena eta ezaugarrien gaineko informazioa eskaintzen dute, baita baimendutako harrapaketen kopuruaren eta tamainaren gaineko argibideak ere.

Informazio erabilgarria

Ehizazaleak ondoko web orrian aurkitu ahalko ditu argibideak: Ehiza. (erderaz)

Baimendutako espezie, ibai, eta datak xedatzen dituzten araudien gaineko argibideak ondoko web orrian aukitzen ahal dira: Arrantza. (erderaz)

Bisita gidatuak Etxalarren: usategiak@etxalar.org web orrian, edo, bestela, aldez aurretik 690 26 77 56 telefonora deituz.
Argibide gehiago web orri honetan: www.etxalar.org

Baimenak

Ehizan aritzeko, federazio lizentzia izateaz gainera, ehiztariaren derrigorrezko asegurua eta armak izateko baimena izan behar dira.
2010 - 2011ko ehiza eta 2011ko arrantzarako denboraldia arautzen dituen dekretuak ondoko estekan aurkitzen ahal dira.

Ehiza: Orden Foral 352/2010, de 20 de julio
Arrantza: Orden Foral 64/2011, de 15 de febrero
Arrantzarako arauak 2011.  (.pdf 1,99 MB).

Legeak

Nafarroan ondoko legeri orokorrak xedatzen ditu ehiza eta arrantza:

Harremanak, erakundeak

Orbaibarko Ehiza Barrutia
Tel. 948 72 10 21 / Faxa 948 70 01 58
www.valdorba.com
coto@valdorba.com
Aldez aurretik erreserba egin behar da telefonoz.

Las Bardenas
Ehiza Ihardunaldiak Erriberan
Tel.: 948 83 00 63 / 661 846 757
www.lasbardenas.net
lasbardenas@gmail.com