Oteiza Museoa

Museoak / Egile bilduma

Multimedia

Jorge Oteiza Museoa
Cabezas - Jorge Oteiza
Jorge Oteiza etxea
Museo Oteiza. Vista exterior
Argazki guztiak ikusi

Eguraldia

Jorge Oteiza Museoa
Oteiza museoa landa ingurunean dago, zehazki Altzuza herri txikian, Iruñetik 8 kilometrora. Jorge Oteizak sortutako lanak biltzen ditu museoak eta artista hori, zalantzarik gabe, XX. mendeko eskulturaren sortzailerik adierazgarrienetakoa izan da.

Zehazki, museoan ikusgai dago bere lanaren aukera esanguratsua, 1.650 eskultura lanez, 2.000 piezaz (bere esperimentaziorako laborategikoak), bai eta marrazki nahiz collage ugariz osatua.

Eraikina hormigoizko kubo gorrikara handi bat da eta bere bihotzeko adiskide min eta kolaboratzaile zintzoenetako bat izan zen egilea, hots, Francisco Javier Sáenz de Oiza nafar arkitektoa. Eraikinak bere barnean hartzen du Jorge Oteizak bi hamarkadetan izan zuen etxebizitza. Jakina, horrek bisitariari aukera ematen dio artistak bere lana sortzeko izan zuen modu berezia eta barne-barneko giroa ezagutzeko.

Jorge Oteiza (Orio 1908 - Donostia 2003), eta bere emazte eta kolaboratzaile fidel-fidela, Itziar Carreño, 1975ean joan ziren Altzuzara bizitzera. Oteizak etxe hura etxebizitza eta lantoki bihurtu zuen, hantxe ezarri zuen bere liburutegia, bai eta bere eskulturen nahiz Igeltsoen Laborategiko piezen biltegia ere. Halaber, etxe hura gizarte eta kultura arloetako ordezkari nabarmenen topaleku bilakatzeaz gainera, eztabaida intelektualerako txokoa izan zen. Ordezkari horientzat, garrantzi bereziko erreferentzia izan zen Oteiza.

Bere eskuetatik sortutako bilduma dohaintzan eman zion artistak Nafarroari 1992an. Horrek bere izena daraman Fundazioaren finkapena ahalbidetu zuen eta, ondorioz, Oteiza Museoaren proiektuaren finkapena era bai. Horrela, bere adiskide min Francisco Saénz de Oiza arkitektoa arduratu zen kubo gorrikara handi hori altxatzeaz. Museoa 2003ko maiatzaren 8an inauguratu zen, artista Donostian hil eta hilabetera. Arte garaikideko bilduma monografikorik zabalenetakoa da.

Tailer-etxeko erakusketak proposatzen duen ibilbideak hiru esparru hartzen ditu, hirurak oinarrizkoak eta artistak berak eratutakoak. Hirurak, gainera, bere bizitzaz bete zituen: sormen prozesua eta azken emaitza -lana- lantzen dituen laborategia; etxea, hau da, artistaren supazter goxoa, etxe barneko txoko mina, gogoetarako lekua; eta, azkenik, tailerra, tailer didaktikoetarako lekua, alegia. Goiko solairuan liburutegia dago eta etorkizunean dokumentazio zentroa, artistaren liburutegiko liburuak -5.000 baino gehiago-gordetzeko.

XX. mendeko eskulturaren bilakaeraren funtsezko artistetako bat izan da Jorge Oteiza; esperimentazio estetikoak markatu du erabat bere lana. Horrela, bi ildo landu zituen nagusiki: formen desokupazioa eta eskulturaren hutsartea. Bere eskultura ezagunenen artean Arantzazuko basilikako estatuak daude (Oñati, Gipuzkoa), aita Donostiaren omenezko monumentua eta Igeltsoen Laborategiko bilduma osoa. Baina Oteizak alor aunitz jorratu zituen arteetan: saikera, poesia, arkitektura, zinea, antropologia, eta kulturaren nahiz artearen sozializazioa. Halaber, hainbat lan argitara eman zituen, esaterako: "El final del arte contemporáneo", "Quousque tandem…!" edo "Existe Dios al noroeste".

Oso sari nabarmenak jaso ditu, besteak beste, São Pauloko IV. Bienaleko eskultura saria (Brasil) 1957an, Arte Ederretako urrezko domina 1985ean, Arteen Asturiasko Printzea saria (1988), Nafarroako Urrezko Domina (1992), Pevsner saria(1996), Madrilgo Arte Ederren Zirkuluko domina edo Gipuzkoako urrezko domina (1999).

[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Nola iritsi eta mugitu

  • Autobús urbano línea 4 hasta Huarte y continuar andando.
  • Autobús urbano línea 20 hasta Centro Comercial Itaroa y continuar andando.
  • Autobús Conda-Alsa desde la Estación de Autobuses de Pamplona:

- Ida: de lunes a sábado, a las 9:00 y 13:30. De lunes a domingo, a las 15:45.

- Vuelta: de lunes a sábado, a las 14:10. De lunes a domingo, a las 16:25 y 20:25.

- Se recomienda comprobar los horarios en la web de la compañía (aquí) o en el 902 422 242.

Ordutegia

Otoño:

  • Horario habitual: martes y miércoles, acceso limitado mediante visita guiada gratuita, a las 11:00 y a las 13:00, previamente concertada. Jueves y viernes, de 10:00 a 15:00. Sábados, de 11:00 a 19:00. Domingos y festivos, de 11:00 a 15:00.  Lunes, cerrado. **Las entradas se pueden adquirir hasta media hora antes del cierre.
  • Puente de El Pilar (del 12 al 15 de octubre): horario sin cambios.
  • Día 1 de noviembre (festivo): horario sin cambios. 
  • Puente de diciembre (del 2 al 10 de diciembre): horario sin cambios.

PREZIOAK

Precio entrada: 4,00 €

Oharrak: general 4€. Reducida 2€. Entrada gratuita los viernes (salvo festivos) para todo público.

Bisita gidatua

Bisitaren prezioa: gratis.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da