Nafarroan, kulturak eta naturak bat egiten dute. Hiri erromatarrek, eliza erromaniko bakartiek, monasterioek eta katedral gotikoek, Erdi Aroko dorre eta harresiek, edo kutsu handiko alde historikoek harriz harri agertzen digute Erresumaren historia, eta bat egiten dute kontrasteak nagusi dituen bertako paisaiarekin.
Bidenabar, aprobetxatu nahi dugu gune hau Nafarroako arterik nabarmenenaren sorta bat zuri erakusteko. Halaber, esteka bat emanen dizugu museo eta antzerkietara, bisita gidatuetako enpresetara eta jai ekitaldi eta tradizio nabarmenetara sartzeko, gure komunitatean emanen duzun egonaldia ahalik eta gehiena goza dezazun.
-
-
-
-