Mapa interaktiboa
Ikusi Nafarroaren kokapen mapa
Pamplona Convention Bureau erakundeak Iruñea eta Nafarroa biltzarrak, konbentzioak eta sustapen bidaiak egiteko jomuga gisa sustatzea du xede. Iruñeko Biltzar Bulegoak aholkularitza espezializatu osoa eskaintzen die Nafarroan bileraren bat (korporatiboa, profesionala, kulturala edo zientifikoa) egin nahi duten guztiei. Zerbitzua doanekoa da, eta egin beharreko kudeaketak erraztea du helburu.
Nafarroako Gobernuak, Iruñeko Udalak, Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberak, Nafarroako Ostalaritza Enpresaburuen Elkarteak (AEHN), Nafarroako Kutxak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Nafarroako Unibertsitateak eta Baluartek sustatzen dute.
Pamplona Convention Bureauk ondokoa eskaintzen du, doan:
Erakundeak aholkularitza teknikoa eskaintzen dio, doan, biltzarrak sustatu eta antolatzen dituenari, Iruñearen eta Nafarroaren aukeraren alde egin dezan. Kandidatura aurkezten lagunduko dio, bi urte edo gehiago lehenago ere, tamaina handiko ekitaldiak badira.
Horretarako, jomuga testuinguru erakargarri eta interesgarri baten barruan jartzeko aurkezpen tresnak jartzen ditu eskura. Tresna horien artean, biltzarren eskuliburua eta Iruñearen eta Nafarroaren erakargarritasunak aurkezten dituen CD Card bat daude. Horretaz gain, hotelen, biltzar egoitzen eta sektorean espezializatutako enpresen gaineko fitxa teknikoak daude eskura, bai gaztelaniaz bai ingelesaz.
PAMPLONA CONVENTION BUREAUAvda. Roncesvalles, 4 (C.P 31002)(Iruñeko Turismo Bulegoa)Tlfno: 948 22 89 19Faxa: 948 22 38 07 www.pamplona.net www.pamplona.net