Mapa interaktiboa
Ikusi Nafarroaren kokapen mapa
BALUARTE Nafarroako Biltzar Jauregia eta Auditorioak oso espazio berezia eskaintzen du. Mota guztietako ekitaldiak egin daitezke bertan, neurriak, ezaugarriak eta partehartzaile kopurua edozein direla ere.
Horrela, BALUARTEk aukera anitzak eskaintzen ditu jarduerak antolatzeko orduan: enpresa taldeak edo produktu eta zerbitzuak aurkeztetik azokak eta biltzarrak egitera, ondoko hauek ahaztu gabe: sariak banatzea, produktuak merkaturatzea, erakusketak egitea, graduatze ekitaldiak ospatzea edo sektore espezifikoen gaineko jardunaldiak prestatzea.
Jauregia 2003an inauguratu zen. Nafarroako Gobernuak eraiki zuen eta Patxi Mangado arkitekto nafarrak sinatu. Diseinuari dagokionez, BALUARTE eraikin lineala da, altuera handiegirik gabea. Kanpoaldeko paretak Zimbabweko granito gris iluneko plakekin estaliak daude, eta barnealdeko estaldurak egiteko, berriz, pagoa eta tropikoetako zurak erabili ziren. Plazara begira dagoen beirazko fatxadarekin kontraste eginez, Ziudadelari begira dagoen aldea harrizkoa da, irmo-irmoa.
63.000 m2-ko azalera du, eta Iruñearen erdi-erdian dago, merkataritza eta aisia establezimendu gehienak biltzen dituen eremuan, alegia. Eraikina L formakoa da. 4 solairu ditu lur azpian, eta horietako bi aparkaleku publikorako erabiltzen dira. 10.000 m2-ko azalera duen oinezkoendako plaza batera proiektatzen da. Kokapen bikaina osatzeko, Alde Zaharraren eta Ziudadelaren arteko lotugunea da. Ziudadela XVI. mendeko gotorleku harresitua da, hiriko berdegunerik zabalenetako bat biltzen duena.
BALUARTEko auditorio nagusiak 1.568 ikusle bildu ditzake. Ganbera aretoak, 444 pertsona bildu ditzakeenak, tamaina ertaineko bilera eta biltzarrak egitea ahalbidetzen du, baita beste motatako kultur jarduerak eta formatu txikiko kontzertuak antolatzea ere. Gainerako ekitaldi eta erakusketetarako, eraikinak 4.800 m2 jartzen ditu nahi duenaren eskura.
Biltzarrak "Ciudadela" eta "Luneta" aretoetan egin ohi dira. 800 pertsona sartu ahal dira haietan. Panel modulagarriak dituzte, aretoen neurriak nahi den erara egokitzeko aukera ematen dutenak. Tamaina txikiagoko beste areto batzuk daude: hitzaldi aretoa, ataria, erakusketak eta harrerak egiteko, eta jatetxea, 125 pertsonarentzako tokia duena. Horiek dira, beraz, Iruñearen erdi-erdian altxatzen den espazioak, kultur ekitaldiak eta biltzarrak biltzea helburu duenak, dituen gune nagusiak.
BALUARTE, NAFARROAKO BILTZAR JAUREGIA ETA AUDITORIOABaluarte plaza. 31002 IruñaTlfno: 948 06 60 66Faxa: 948 06 60 77www.baluarte.combaluarte@baluarte.com