Jauzi nabigazioa eta joan edukira

Carrusel de imágenes presentando Navarra

Biltzarrak, bilkurak eta promozioak

Nafarroa jomuga ezin hobea da nazio zein nazioarte mailako biltzarrak eta bilkurak egiteko. Azpiegitura modernoenak ditu, mota guztietako ekitaldiak antolatzeko bide ematen dutenak. Ehun areto baino gehiago ditu, hotel, erakunde eta unibertsitateetan banatuta.

Bereziki egokitua dago BALUARTE Nafarroako Biltzar Jauregia eta Auditorioa. Espainiako handienetako bat da, eta Iruña hiri atsegin eta abegitsuaren erdi-erdian dago.

Nafarroako hiriburuak ospe handia du unibertsitate eta osasun arloetan. Bere enpresa ehuna ere garrantzitsua da, eta ostatu eta komunikazio azpiegitura osoa du. Noaingo aireportu nazionalak (Iruñetik hurbil-hurbil), Bilboko eta Miarritzeko nazioarteko aireportuek (ordubete, errepidez), autobiek eta autobideek, eta trenbideek, batez ere Madrilekin lotzen duen abiadura handiko trenak, Espainiako gainerako hirietara eta Europara hurbiltzen dute Iruña.

Sustapen bidaietarako eta enpresa bileretarako ere jomuga izan ohi da Nafarroa. Azken finean, lana eta kultur bisitaldiak edo atari zabaleko kirol jarduerak batzea ahaztu ezinezko aukera izan daiteke, eta Nafarroak hotel eskaintza zabala jartzen du eskura, kalitate handiko gastronomia eskaintzen du eta turismo enklabe interesgarrietatik hurbil dago.

Logotipo de Pamplona Convention Bureau
PAMPLONA CONVENTION BUREAU
Doaneko aholkularitza osoa ematen dio Nafarroan biltzarrak antolatu nahi dituenari.
Logotipo de OPC's
OPCs. Biltzarrak antolatzen dituzten enpresa profesionalak.
Biltzarrak eta enpresa ekitaldiak antolatzen dituzte eragile espezializatuen eskutik.
Logotipo de Baluarte
BALUARTE
BALUARTE Nafarroako Biltzar Jauregia eta Auditorioa 63.000 m2-ko espazio berezia da, mota guztietako ekitaldiak biltzeko modukoa.