Nafarroa Donejakue Bidearen atea da penintsulan. Eta 240 km luze den ibilbidean zehar bere altxor turistikoen zati handi bat erakusten dio bisitariari, baita bere dibertsitate naturala eta kulturala ere; bide hori Antso III.a Handia errege nafarrak bultzatu zuen XI. mendean ofizial gisa, eta Frantziako bidearen izena hartu
Bi ibilbide handi daude Nafarroako Erresuman zehar: Pirinioetatik izen handiko Orreagan barna sartzen dena, eta Aragoitik etorrita, Zangozan barna doana.




Hemen aurkituko duzu ibilbidearen plan osoa; bertan egin beharreko bisitak, jarduerak eta dastatu beharreko gastronomia ageri dira; Donejakue Bidea autoz egitea aukeratu baduzu, ezin dituzu horiek galdu. Zenbat egun dituzu tarte nafarra egiteko? Egin ditzakezun bi alternatiba eskaintzen dizkizugu hemen:
Agian interesatzen zaizu...
Sartu hemendik Donejakue Bideko zerbitzu turistikoen eta kultura zein natura ondarearen informazio osoa biltzen duten fitxetara:
Igo Iruñeko katedraleko ipar-dorrera eta miretsi lanean ari den Espainiako kanpairik handiena.
37 monumentu zure zain daude. Aukera honetaz baliatu eta gozatu artearekin.
Iruña beste modu batez ezagun dezazun, 4 bide eskaintzen dizkizugu bizikletaz egiteko.